Kopako kanporaketaren ondoren, talde moreak Nafarroara bidaiatuko du lidergotza defendatzeko.
Indarrak hartzeko denbora askorik gabe, Lauburu Ibarrak Ligako 10. jardunaldia jokatuko du. Oraingo honetan, Tafatrans Vulcanizados Ruiz FS-ren aurka lehiatuko da. Tafallako taldea sailkapeneko bosgarren postuan kokatzen da eta bi puntuek bakarrik urruntzen dituzte piparreroetatik. Bizitasunaren, tentsioaren eta kalitatezko areto futbolaren sinonimo den partida bat izango da , beraz.
Partida honekin, emozioz beteriko aste bat itxiko du Lauburuk. Aurreko asteburuko garaipenarekin eta asteartean jokatutako Kopako partida izugarri baten ondoren, Alfredo Hualderen mutilak sailkapenaren buru jarraitzeko beharrezkoak diren hiru puntuak lortzen saiatuko dira. Partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da Tafallako CIP polikiroldegian.
Aipatutako guztia lortu ahal izateko, Kopako partida zorrotzean ondoezik bukatu zuten jokalariak berreskuratzea ezinbestekoa izango da. Juaristiren baja ziurrari, Javi Saldiseren belauneko zaintiratua gehitu behar zaio. Zumetak eta Danik ere, azken momentura arte zalantzan egotea eragingo dien ondoezak dituzte. Gainontzeko jokalariak, pilatzen duten gainkargatik indarberritzen saiatuko dira, larunbatean nibel hoberenean lehiatu ahal izateko.
Nafarroako taldea egoera honi probetxua ateratzen saiatuko da, hiru puntuak etxean geratu daitezen. Euren jarraitzaile leialekin, 2B taldeko pistarik zailenetarikoa da Tafallakoa. Entrenatzaile bezala egin duten Leandro Fernandezen fitxaketak, euren jokatzeko moduan aldaketa eragin du. Baloiaren jabetza gehiago zaintzen saiatzen dira eta bertan Iñigo Amezqueta eta Nacho Perez bezalako jokalariak nagusiagoak sentitzen dira. Dena den, euren pibotean oinarritzen den joku zuzena mantentzen jarraitzen dute. Horretaz guztiaz gain, Unai Martinezen itzulerarekin, balio anitzeko talde arriskutsu bihurtu dira. Denboraldi honetan bloke printzipala mantentzen dute, Ligako lehen postuetan egotea helburu duen talde bati jarraipena emanez. Osasunaren filiala den Magna Xota, sailkapenean talde morearen gainetik jartzen saiatuko da.
Partida zaila izango da larunbatekoa eta ibartarrek euren espiritu borrokatzailea atera beharko dute zerbait positiboa lortzeko. Ligan daramaten inertzia ona aprobetxatuz, partida topera jokatzen saiatuko dira, hiru puntuak etxera ekar ditzaten.
Taldeko autobusa eguerdiko 14:00etan aterako da Belabietatik. Klubetik, nahi duten guzti haiei, ibartarrak animatzera joateko deialdia egiten diegu; modu horretara, Lauburuko zaleak karakterizatzen dituen berotasuna eta maitasuna etxetik kanpo ere senti dezaten.