Lauburu Mahala Ibarrak 2-5 irabazi zuen Pola de Sieron (Asturias) egindako norgehiagoka eta beste garaipen berri bat gehitu du. Garaipen honekin, Belabietan Castro lider geldiezinaren kontra jokatuko duen partidurako konfiantza hartu du. Moratuek bidai luze bati egin behar izan zioten aurre eta hasiera txar baten ostean (bost minuturako 2-0 galtzen eta 5 falta pilatuta zeuden), osatu eta joko on bat zein defentsa indartsu baten bidez asko zaildu zen partiduari buelta ematen jakin izan zuten.
Tokiko taldea oso bizi sartu zen partiduaren hasieratik eta oso bertikal. Hirugarren minutuan, falta bat ateratzean, alderatze bat aprobetxatuz aurreratzea lortu zuen, eta minutu bat geroago bere atezainak 30 metrora egindako pase bat jokalari batek jaso eta 2-0ekoa egin zuen.
Ibartarrak ez ziren eroso sentitu partiduaren hasieran eta aurkariak pistaren hiru laurdenetan ezartzen zuen presiotik askatzea kostatzen ari zitzaien. Bigarren gol honen ostean aldatu zen neurketaren norabidea, moratuek bere ohiko jokoa aurkitu zuten eta ekintza onak egiten hasi ziren, baina partidu oso ona egin zuen atezainak eragozten zien gola.
Hamargarren minutuan Sierok abantaila handitzeko aukera izan zuen penalti bikoitzaren bidez, baina Javi Ayerbek maisutasunez geratu zuen. Minutu bat geroago Lauburu Mahala Ibarrak markagailuko tartea txikitzea lortu zuen Alvaro Alonsoren eskutik, Asier Colasek egindako jaurtiketa baten alderatzea aprobetxatu zuenean. Bi minutu beranduago Alex Firisec-ek lortu zuen berdinketaren gola, bandako sake baten ostean.
Bisitariek zailena egina zuten jada, zailtasunei aurre egitea eta partiduari lotzea, hain zuzen. Lehenbiziko denbora amaitzeko bost minutu faltan, berriro penalti bikoitza jasan behar izan genuen, baina berriro Javi Ayerbe atezainak geratzea lortu zuen. Atsedenaldirako lau minutu falta zirela, Asturiaskoek jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren eta gutxiagotasun hau aprobetxatu zuen Paul Ruedak 2-3koa egiteko.
Bigarren zatian moratuek pista erdian kokatu ziren, defentsa era antolatuan eginez. Aitor Arevaloren taldeak emaitza handitzeko ekintza onak egin zituen, estrategia jokaldi zein posiziozko erasoaren bidez, baina atezainaren lan bikainak eragotzi zien errenta handitzea bigarren zatiaren lehenengo minutuetan.
Zortzigarren minutuan ekintza kolektibo batean, Aitor Sanchezek sartu zuen 2-4koa, eta bi minutu beranduago Paul Ruedak 2-5ekoa egin zuen; atezainaren irteeran 30 metrotik eta bere gainetik botatako gol ederra izan zen.
Azken minutuetan, Asturiasko taldeak atezain jokalaria atera zuen, baina emaitza ez zen gehiago mugitu eta moratuek hiru puntuen jabe egin ziren.
Entrenatzailearen hitzetan: “Partiduaren hasiera oso kontrakoa izan da, 2-0 eta 5 falta pilatu ditugularik. Oso talde bertikala dela bagenekien eta lehenbiziko minutuetan geratzea kosta egin zaigu. Baloia lortu dugun momentuan ongi triangelukatzea lortu dugu eta aukerak izan ditugu. Oso partidu zaila atera dugu aurrera eta egindako esfortzuagatik zoriondu nahi ditut jokalariak.
Emaitza honek F.S. Castro Urdiales liderraren bisita jasotzeko konfiantza ematen digu; jardunaldi bakarra galdu du, baina ezustekoa ematen saiatuko gara eta emaitza bikainen bolada hau beste astebetez luzatzen ahalegindu”.
Klubeko beste talde guztiek jornada bikaina izan dute, inauterien ondorioak nabari izaten badira normalean, oraingoan, kadeteak eta 2005eko infantilak izan ezik, beste talde guztiek garaipenarekin puntuatu dute.