LAUBURU KE IBARRA – CD PINSEQUE FS
Otsailak 24ko larunbat honetan gure lehenengo taldeak ligako bere 22. jardunaldia jokatuko du Pinseque talde aragoiarraren kontra.
Inauterietako ajearen ondoren, konpetizioa Belabietara itzuli da, eta norgehiagoka zirraragarri batekin gainera, non Lauburuk pinseque talde historikoaren aurrean neurtu beharko baitu. Aurtengo denboraldian aragoiarrek bere mailaren azpitik jokatzen ari badira ere, talde honen ezaugarrietako bat, kategorian eskarmentu handia duen eta oso lehiakorra den lantaldea izatea da; asmatze mailagatik bereizten da, 104 golekin, gehien markatu duen taldea delarik. Lauburu berriz, kontrako guztiagatik bereizten da, kategorian gol gutxien jaso dituen taldea da momentu honetan, 41 gol. Beraz, Belabietara hurbilduko zareten ikusleek norgehiagoka dardarti berri batez gozatzeko parada izango duzue. Erasorik onena, ligako defentsa onenaren kontra.
Lauburu, kanpoan lortutako garaipenaren ostean eta sailkapenean lehenengo bi postuetan dauden taldeak pasa den jardunaldian punturik ez zutela lortu ikusita, berritutako ilusioarekin dator neurketa honetara. Etxean irabazita, pribilegiozko postuetan jarraitzeko aukera izango lukete moratuek, denboraldi amaiera izugarria eskainiz.
Aste honetan, Zumeta eta Alexez gain, Oihan eta Zuhaitz ere bajan izango ditugu. Eta beste jokalari batzuk min eta gainkargekin.
Norgehiagoka 18:30ean izango da Belabieta kiroldegian
Ohiko moduan, partiduaren nondik norakoak Klubeko Twitterretik jarraitu ahal izango dira eta zuzenean ikusteko berriz, Laubururen Youtubeko kanaletik ikusi ahal izango da.
Ez ahaztu: LARUNBATA, OTSAILAK 24, 18:30ean BELABIETAN
#GoazenLauburuKEIbarra
Oharra: partiduaren atsedenaldian Leaburuko Ostatu jatetxeak eskainita, klubeko bazkide guztien artean bi lagunentzako afaria zozketatuko da. Zorte on!!!