Aragoiar taldearen intentsitatea nagusi izan zen lehenengo denbora txarraren ostean berrosatzea lortu zuen Lauburu batentzat sufritutako eta lan askoko garaipena izan zen. Espero zen baino zakarragoa izan zen partidua, baina eskenatoki horretan Alfredo Hualderenak asmatu zuten garaipen erabakigarria gehitzen, konpetizioak izango duen lau asteko etenaldiaren aurretik.
Moratuek ez ziren ongi hasi. Lehenbiziko errotazioak tokiko taldearen bultzadari tokia utzi behar izan zioten. Sala Quintok puntu bat igoarazten zien beren ekintzei; defentsan zein bere eraso jokoa oinarritzen zuten trantsizioak amaitzean. Kontraeraso hauetako bi, ibartarrei lana asko zaildu zien bi kolpeekin amaitu ziren. Lehenengo tantoa Luisek egin zuen, kantxa berean ostuta konbinazio azkar bat 10 metroetatik amaituz. Tokiko taldean onena Hector izan zen, atsedenalditik bi minutura aldea handitu zuena. Aragoiko jokalari abil honek, Iraitz driblatzea lortu zuen eta baloia langatik hurbil sartu zuen, nahiz eta Andoni geratzen saiatu zen.
Ibarraren eraso kopurua lehenengo zatian, ohi duen baino gutxiago izan zen. Tokiko taldearen presioak gaindituta, moratuek ez zuten lauko jokoan konektatzea lortzen, eta estrategiak ez zituen beste egunetako emaitzak ematen. Honi Oihan, Andoni Carlosena edo Igor Echarriren aurrean Alejandrok agertu zuen abilezia gehitu behar zaio gainera. Aldageletara joan ziren garaipena lortu nahi bazuten gauza asko aldatu behar zituztela jakinda.
Eta aldatu zen panorama bai; adorez eta lehiakortasunez betetako 20 minutuak izan ziren bidea leundu zutenak. Bigarren zatiaren hasieratik moratuek Alberton atera arriskua eramaten hasi ziren, tokikoei nekea sumatzen zitzaien bitartean eta beren defentsa Ibarrakoen erasoak gainditzen zuen. 2-1ekoa gakoa izan zen emaitza birbideratzeko. Konbinazio kolektibo bat amaitu zuen Igor Echarrik puntarekin bota eta Aragoiarren atean sartuz.
Berdinketaren gola gertu zegoela zirudien eta bigarren zatiaren erdian iritsi zen. Zumetak iskinetik amaitu zuen, eta angelurik gabe, moratuen eraso bat. Baloia Albertoren hanketatik sartu zen eta partidu berri bat hasi zen orduan. Lauburu oso ongi egokitu zen denbora tartea izan zen. Aurkaria baino askoz kontzentratuago jokoan. Javi Saldiseri ukalondoarekin emateagatik kanporatua izan zen Jorge. Irurtzungo jokalariak harmailetako eta aulkiko haserrea beregana zuzendu zuen, merezi izan gabe, baina partidua tentsio handiko fase batean sartu zen. Alfredo Hualderen mutilak ez zuten lortu bi minutuetan izan zuten nagusitasunaz baliatzea, baina hala ere saiatzen jarraitu zuten.
Markagailua berdinduko zuen tantoa amaitzeko bost minutu falta zirela iritsi zen. Igor Echarrik Andoni Carlosenak egindako tiro baten alderatzea aprobetxatu eta baloia sareetara bota zuen buruarekin. Astero-astero taldean bere eragina handiagoa izaten ari den jokalari honen bertute berria.
Ibarrari orduan Aragoiarren azken erasoak defenditzea tokatu zitzaion. Bosteko jokoa zegoen pistan eta tokikoak estutu zuten Iraitzen atera arriskua emateraino, hala ere bikain egon zen egokitu zitzaion guztietan.
Markagailua itxi zuten bi golak azken bi minutuetan iritsi ziren. 2-4koa Oihanek egin zuen, urrunetik, eta aurkariaren defentsaren gainetik ate hutsera. Salak seigarren falta egin zuenean Andoni Carlosenak 10 metroetatik botata finkatu zuen azken 2-5eko emaitza. Partida honela amaitu zen eta moratuek hainbat eragozpen izanda gero, garaipen gozoa lortuz bizirik ateratzea lortu zuten sentsazioarekin.
Urte amaiera gozoa ligari dagokionez, Lauburuk etxetik kanporako bere bosgarren garaipena gehitu zuen atzo. Moratuek jardunaldiak pilatzen jarraitzen doaz lehenengo postuetan kokatuak. Datorren bi norgehiagokak Belabietan jokatuko direnez, Alfredo Hualderenak postu hori berretsiko dutela espero dute. Lauburuko lantalde zein teknikoek, abenduaren 30ean Donostian ospatuko den Gipuzkoako Koparen fase finala jokatu ondoren hartutako ongi merezitako oporren bueltan izango da. Moratuek Pasaiko Pescados Ferreres Afantxo taldearen kontra jokatu beharko dute bigarren finalaurrekoan. Ibartarrak erronka honi ilusioarekin egingo dio aurre, Klubak etxera pozik ekarriko lukeen titulua gehitzeko. GOAZEN LAUBURU KE IBARRA!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK

SALA QUINTO F.S.: Alejandro, Aitor, Jorge, Héctor (1) eta Alejandro M.  Luis (1), Antonio, Pedro eta Albertok ere, jokatu zuten.
LAUBURU K.E. IBARRA: Iraitz, Aitzol, Garmen, Javi Saldise eta Igor Echarri (2). Zumeta (1), Oihan (1), Andoni Carlosena (1), Beñat eta Xabi Arranzek ere, jokatu zuten.
TXARTEL HORIAK: Alberto, Jorge, Pedro eta Luis (SALA QUINTO F.S.) / Andoni Carlosena eta Iraitz (LAUBURU K.E. IBARRA).
KANPORAKETAK: Jorge y Luis (SALA QUINTO F.S.).
GOLAK
1-0 MIN 13 Luis
2-0 MIN 18 Héctor
2-1 MIN 26 Igor Echarri
2-2 MIN 30 Zumeta
2-3 MIN 35 Igor Echarri
2-4 MIN 38 Andoni Carlosena
2-5 MIN 40 Oihan
EPAILEAK
Andoni, Lancha Urtasun (Nafarroako Komitea)
Francisco J, Medina Herrera (Nafarroako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Raquel, Del Pino Luengo (Aragoiko Komitea)