A.D. SAN JUAN – LAUBURU K.E. IBARRA
Norgehiagoka gogorra, intentsitate handikoa eta lehiakorra jokatu zuten moreek pasa den larunbatean San Juan Kirol Elkartean. Hiru puntuak eskuratu nahi izan zituzten bi taldeak, baina San Juanek hobeto erabili zituen bere armak eta azkenean beretzat izan saria.
 
Defentsak altu jarri zituzten bi taldeak norgehiagoka hasieran; honek jabetza motzak eta hurbilketa gutxi eragiten zuen. Moreek jabetza handiagoak izaten eta arriskuzko hurbilketa batzuk egiten hasi ziren urruneko jaurtiketekin. San Juanek kontra arriskutsu eta erremateekin erantzuten zuen estrategia jokaldietan. Gauzak honela, San Juanen lehenengo gola iritsi zen; Torek korner bat ateratzean zuzen errematatu zuen. Laubururen erreakzioa laster iritsi zen eta hainbat abisuren ostean Beñatek igo zuen markagailua berdinketara; lehenengo lerroan ostu eta trantsizio bizkor baten ostean eskuadrara egindako jaurtiketa batekin. Ika-mika batzuen ostean iritsi zen 2-1ekoa; Jose Mariak kanpoko jaurtiketa batekin sarean sartu zuen baloia. Kolpe gogorra izan zen moreentzat eta erreakzionatzea kosta egin zitzaien; lehenengo zatiko azken jokaldian Oihanek oinetan ibili zuen berdinketa, baloia ostu eta Txoron aurrean bakar-bakarrik geratu baitzen, baina bere tiroa altuegi joan zen.
Bigarren zatia nahi eta ezina izan zen Alfredo Hualderen mutilentzat. Bertakoek beren defentsa-lerroa jaitsi zuten eta Lauburuk aurkariak baino jabetza handiagoa izan zuen, baina berden defentsa intentsitateak ez zien inolako aukerarik eman ibartarrei. Beren kontra bizkor eta arriskutsuak medio, ate morea mehatxatu zuten gainera, zutoinera botatako jaurtiketaren batekin. Lauburuk ez zuen hutsean joan nahi eta bostekoa atera zuen azken bost minutuetan. Ez zen egunik onena izan, ez zuten-eta atea zulatzea lortu. Hainbat aukera izanda ere, Txorok eta defentsa berdeak maila handia erakutsi zuten eta garaipena bertakoentzat izan zen.
Ibartarrak norgehiagoka guztian zehar erakutsi zuten borroka grinarekin geratu behar da, garaipenean sinestetik utzi gabe. Lanean jarraitu behar da goiko postuetan jarraitu nahi badugu; ez da batere erraza izango, datorren larunbatean Tolosaldeko derbia jokatu beharko baitu Lauburuk, Laskorainen kontra Belabietan.
#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra
XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, Antxon, Aitzol, J. Saldise eta Zumeta.
Jokatu zuten beste jokalariak: Oihan, Beñat Aldalur (1), Garmen, Dani G., Andoni eta Joseba.
AD SAN JUAN – DONIBANE KE: Txoro, Marin, Javi Oroz, Tore (1) eta Yago.
Jokatu zuten beste jokalariak: Jose Maria (1), Igor, Pulido, Guille, Román, Julen Luis eta Amezqueta.
TXARTEL HORIAK:
Guille, Jose Maria, Pulido eta Igor (AD SAN JUAN)
Antxon, Oihan, Dani eta Zumeta (LAUBURU K.E. IBARRA)
GOLAK
1-0 MIN 09 Tore
1-1 MIN 17 Beñat
2-1 MIN 19 Jose Maria
EPAILEAK
Iván Hernandez Falcato (Errioxar Komitea)
Enrique Perez Echegoyen (Errioxar Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Carlos Guzman Perez (Nafarroako Komitea)