Lauburuk garaipena aurkitu du berriro (6-2)
Premia handiena zuenean aurkitu zuen berriro Ibarrak garaipenaren bidea. Partida bikain batean, Alfredo Hualderenak norgehiagokaren hainbat esparruetan ederki moldatu ziren, erasoan bereziki, eta afizioak gozatzeko hainbat konbinazio eskaini zituen. Hobetzeko, atearen aurreko irmotasun falta hori aitatuko genuke, eta ia menperatua zegoen aurkaria berpiztu izana, partidan birritan sartzea lortu zuelarik. Laburbilduz, datozen neurketei begira lanean jarraitzeko bidea leuntzen duen garaipen baltsamikoa izan zen. Kantxa erditik gora estutzen saiatzen zen aurkariarekin aurkitu [...]