Kanpoan garaitu du Lauburuk hondarrekoaren kontra (2-7)

2019-05-21T20:35:08+02:0021/05/2019|Tags: , , |

AD PEÑA LA UNIÓN CALATAYUD - LAUBURU KE IBARRA Peña La Union taldearen aurrean merezitako garaipena lortu zuten ibartarrak. Talde moreak espero bezala jokatu zuten eta hasiera-hasieratik besteak baino gehiago izan ziren, markagailuan alde handia ezarriz aurrena eta azken minutuetan oraindik gehiago aldendu arte. Hasieratik garbi geratu ziren talde bakoitzaren asmoak. Bertakoak pista erdian jarri zuten defentsa, baloiaren jabetza Laubururi emanez. Lauburuk berriz, bertakoen baloi irteeran egiten zuten presioa. Zumetari sarrera arriskutsu bat egiteagatik bertako jokalari baten kanporatzea gertatu zen oso azkar, epaileek txartel gorria ateratzeko zalantzarik ez zuten izan. Nagusitasun horretan, Antxonek ireki zuen markagailua gurutzatutako jaurtiketa baten bidez. [...]