Klubak txikienentzat teknifikazio ariketa desberdinak antolatuko ditu Gabonetan

Larunbat honetan goizeko 10:00etatik aurrera Uzturpe ikastolako ikasleez beteko da Belabieta kiroldegia. Klubak eta ikastolak sinatutako konbenioaren baitan, denboraldi honetako Alebin eta Benjamin kategorietarako lehenbiziko teknifikazio jardunaldian hartuko dute parte ikasleek. Bi entitateen arteko elkarlan honek lau denboraldi bete ditu jada, ikastolak bere aldetik kirola sustatzeko duen konpromisoa eta klubak, kirolaren eta bereziki areto futbolaren inguruko baloreetan formatzeko eta garatzeko duen apustua kontsolidatuz. Cesar Rocak, klubeko beheko kategorien koordinatzaile moduan, [...]