Lauburu Ibarra Mahalak hutsik etorri izan behar du Asturiastik

2018-11-20T19:11:30+01:0020/11/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 6-4 galdu zuen Asturiasen eta hiru puntuak han utzita itzuli behar izan zuen. Aurkaria baino gehiago izan zen eta norgehiagoka nola joan zen ikusita, irabaztea merezi zuen. Lehenengo zati bikain bat jolastu zuen talde moreak, arlo guztietan nagusituz. Hala ere, emaitza txikia lortu zuten bi taldeak egindako jokoa ikusita. Aitor Arevaloren mutilak hirugarren minutuan aurreratu ziren Gurruk sartutako golari esker eta handik aurrera ere, okasio asko sortzen joan ziren. Erraztasunarekin aurreratzen zuten eta norgehiagokaren irakurketa ona egiten ari ziren. Bederatzigarren minutuan, lau jokalariak parte hartu zuten presio-irteera eder batean, Martin Ibarbiak 2-0ekoa markatu zuen eta norgehiagoka morez [...]