Gol-festa izan zen ligako lehenengo norgehiagokan

2019-10-02T17:34:31+02:0002/10/2019|Tags: , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 13-0 irabazi zion Racing de Mieres talde asturiarrari ligako lehenengo norgehiagokan. Bisitariek ezin izan zuten talde morea gelditu eta Aitor Arevalon mutilak osatze prozesuan dagoen talde honen gainetik pasa ziren; Erasoan neurketa on bat jokatu ez bazuten ere, etxekoek erritmo altua jarri zuten defentsan eta honek, baloia erabat alde moreak berreskuratzea ahalbidetu zuen. Ibarrakoek baloiaren jabetza osoa zutela hasi zen norgehiagoka, bisitariek pista erdian itxaroten zuten bitartean, baloia ostu eta kontrara ateratzeko asmoz. Talde moreari partidan sartzea kosta egin zitzaion hasieran, jokoari abiadura txikia ezartzeagatik. Zortzigarren minutuan etxekoek aurreratu ziren Asier Izagirrek amaitutako ekintza batekin. Minutu [...]