Lauburu KE Ibarraren azpiko kategorien astea

2018-04-13T12:33:45+02:0013/04/2018|Tags: , |

Zaragozako Utebon ospatuko den Jubenilen Espainiako txapelketaren fase finalagatik kategoria nazionaleko taldeak atseden hartzen duten bitartean, klubeko azpiko kategoriek Aste Santuetan bi asteko geldialdia eginda gero, konpetiziora itzuliko dira. Emakumezkoen taldea ligako txapelduna izanda eta senior filiala Play Offa jokatzeko aukerak galduta, begirada Javi Mugikak gidatutako jubenil filialean jarrita daukagu. Puntu bakar bat gehituta bigarren postua ziurtatu eta Anoetaren kontra ligako finala jokatzeko eskubidea eskuratuko bailuke datorren maiatzaren 19an. Uzturpe Lauburu 2004 eta Erainek jokatuko duten partidua ere zirraragarria izango da, klubeko txikienek hiru jardunaldien faltan lidergoan dagoen Donostiako taldeari hurbiltzeko urrezko aukera izango dute. Erainek irabaziz gero, liga erregularra [...]