Lauburu Ibarra Mahalak Logroñon du hitzordua ligaren azken hatsan

CDEF LOGROÑO - LAUBURU IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahala Logroñora joango da igandean, CDEF Logroño, bertako taldearen kontra jokatzera. Norgehiagoka 12:00etan izango da, beraz, Ibarrako espedizioa 9:00etan aterako da Belabietatik hiru puntuak etxera ekarri eta jarraitzaileekin aldea handitzeko asmoz. Errioxarrak 35 punturekin seigarren doaz ligako sailkapenean, Ibarrako taldeak duen puntu kopuru bera, baina hauek bosgarren postuan kokatzen dira. 103 gol sartu dituzte eta 100 jaso; Ibartarrak berriz, 90 sartu eta [...]