8 2019.05.08

Lauburu Ibarra Mahalak Logroñon du hitzordua ligaren azken hatsan

2019-05-08T20:39:59+02:0008/05/2019|Tags: , , , |

CDEF LOGROÑO - LAUBURU IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahala Logroñora joango da igandean, CDEF Logroño, bertako taldearen kontra jokatzera. Norgehiagoka 12:00etan izango da, beraz, Ibarrako espedizioa 9:00etan aterako da Belabietatik hiru puntuak etxera ekarri eta jarraitzaileekin aldea handitzeko asmoz. Errioxarrak 35 punturekin seigarren doaz ligako sailkapenean, Ibarrako taldeak duen puntu kopuru bera, baina hauek bosgarren postuan kokatzen dira. 103 gol sartu dituzte eta 100 jaso; Ibartarrak berriz, 90 sartu eta 74 jaso. Logroñokoek 3-1 sistema erabiltzen dute erasoan, eta defentsan berriz, defentsa altu eta indibiduala. Joaneko norgehiagokan moreek, asko saiatu eta gero, 5-3 irabazi zuten. Iganderako lantalde osoa izango du [...]

25 2019.04.25

Puntuak pilatzen jarraitzeko aukera berri bat

2019-04-25T17:30:21+02:0025/04/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - CD VALLE DEL EBRO Lauburu Ibarra Mahalak ligako hogeita hirugarren jardunaldia jokatuko du larunbatean Belabietan. Ibarrako taldeak Valle del Ebro errioxar taldea jasoko du bertan eta puntuak gehitzen jarraitzeko aukera bikaina izango da. Bisitariak hamahirugarren postuan doaz 13 punturekin; lau garaipen, berdinketa bat eta hamazazpi porrot egin dituzte, 72 gol sartu eta 132 jaso. Logroñon jokatutako norgehiagokan talde moreak 1-8ko emaitzarekin irabazi zuen. Aste Santuetan entrenamendurik gabeko astebete egin ostean, oraingoan hiru entrenamendu on burutu dituzte Arevaloren mutilak, asteburuko partidara ahalik eta egoera onenen iristeko asmoz. Entrenatzailearen hitzetan: “Larunbateko norgehiagoka zaila izango da. Etxetik ateratzen [...]

18 2019.03.18

Lauburu Ibarra Mahalari ihes egin die bi puntuak Belabietatik (3-3)

2019-03-18T21:05:59+01:0018/03/2019|Tags: , , , |

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA - CDF AUZOAK DE ZIERBENA Lauburu Ibarra Mahalak 3nako berdinketa egin zuen etxean Zierbenaren kontra. Bisitariek baino gehiago izan ziren norgehiagokan, baina azken metroetan ohikoa duten jo ezagatik ordaindu zuten Aitor Arevaloren mutilak. Ligako hirugarren sailkatua etorri zen Belabietara; defentsa arloan oso talde sendoa da eta azken metroetan bertikala, ikuslearentzat eta talde morearentzat norgehiagoka ikusgarria bilakatzeko osagai erakargarriak biak. Arevaloren taldeak erronka onartu zuen, eta nola gainera. Neurketa hasi eta ibartarrak aurkaria baino abiadura handiagoarekin, bizkaitarren defentsa eraitsi zuten. Lehenbiziko okasioak iritsi ziren, baina bisitarien atezainak burututako lan bikainak eragotzi zuen neurri handi batean moreen [...]

16 2019.03.16

Lauburu Ibarra Mahalak Zierbena jasoko du Belabietan

2019-03-16T00:16:32+01:0016/03/2019|Tags: , , , |

Larunbatean izango da, 16:45etik aurrera; talde moreak Zierbena jasoko du Belabietan bere ligako hemeretzigarren jardunaldian. Ibartarrak azken bi jardunaldietan seitik sei eginda, ligako hirugarren sailkatua menderatzeko lan zaila izango dute aurrean. Bizkaiko taldea denboraldi bikaina ari da burutzen. Ligako sailkapenean galipoak 36 puntu dituzte, 85 gol aldeko eta 65 kontrako. Datuak konparatuz gero, ibartarrek 12 gol gutxiago sartu dituzte eta aurkaria baino bat gutxiago jaso. Larunbateko norgehiagokarako, Arevalok ezingo du Martin Ibarbiarekin kontatu, eskuineko oinean behatz potoloan duen fisurak joko zelaitik urrunduko du bi asteetan zehar. Beste jokalari guztiak prest izango ditu. Entrenatzailearen hitzetan: “Zierbena talde gogorra da eta aldaketen [...]

Go to Top