Errege koparen aurreko fasea pasatzea lortu du Lauburuk (3-2)

2018-09-20T15:10:29+02:0020/09/2018|Tags: , , , |

Azken segundora arte emozioa, joko bizia, golak eta gol onak, sufrimendua, polemika…., denetik egon zen astearte gauean Belabietan. Lauburu eta San Juan taldeak Errege Kopako hurrengo bazterketara pasatzea jokatu zuten, bertan, Bigarren Mailako talde bat zain egongo delarik. Partidua ez zen ongi hasi etxekoentzat, tentsio handiarekin sartu ziren ta ohiko jokoa garatzen kosta egin zitzaien. Honela, hiru minutura Pulidok egindako jaurtiketa bat masta motzetik barrena Zuhaitzen atean sartu zen. Handik aurrera erosoago sentitzen hasi ziren moreak eta arriskuzko jokaldi batzuk ere, sortu zituzten berdinketa egitea lortu aurretik. Berdinketaren gola Beñatek sartu zuen bandako estrategia jokaldi batean Amezqueta azpitik menderatuz. Tanto [...]