Bere publikoaren aurrean txapeldun izateko aukera hitzordu historikoan

2019-05-22T21:11:04+02:0022/05/2019|Tags: , , |

LAUBURU K.E. IBARRA - C.D.F. ZIERBENA F.S. Bigarren postua jada ziurtatua, Ibarrak ligako txapeldun izateko aukera errealak izanda jokatuko du larunbatean. Hori gertatzeko beharrezkoak diren bi baldintzak zailak dira, eta sare sozialak lehertuko diren arratsalde frenetikoa izango da, zalantzarik gabe. Lehenengo eta behin, garrantzitsuena, Alfredo Hualderen mutilak Zierbena indartsuari irabazi beharko diote; hasiera batean, egun betetzen duena baino postu altuagoan egotekoa zen talde bat. Bigarrenik, Lauburu txapeldun bilakatu eta garaipen-oihua abesteko, Alzira Nitida taldeak Laskorainen kontra galdu edota berdindu egin beharko du. Patuak hala nahi izanda, sei erkidego desberdinetako taldeekin osatzen den liga hau, 3 kilometro eskasera jokatuko diren bi [...]