Lauburu Ibarra Mahalari ihes egin die bi puntuak Belabietatik (3-3)

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA - CDF AUZOAK DE ZIERBENA Lauburu Ibarra Mahalak 3nako berdinketa egin zuen etxean Zierbenaren kontra. Bisitariek baino gehiago izan ziren norgehiagokan, baina azken metroetan ohikoa duten jo ezagatik ordaindu zuten Aitor Arevaloren mutilak. Ligako hirugarren sailkatua etorri zen Belabietara; defentsa arloan oso talde sendoa da eta azken metroetan bertikala, ikuslearentzat eta talde morearentzat norgehiagoka ikusgarria bilakatzeko osagai erakargarriak biak. Arevaloren taldeak erronka onartu zuen, eta [...]