Belabieta, ilusioaren hitzordua

2018-11-22T20:47:04+01:0022/11/2018|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA – F.S. MARIANO RICO CUELLAR Lauburu bere publikoaren aurrera itzuliko da larunbatean; bertan, Cuellar-ko (Segovia) FS Mariano Rico taldea jasoko du. Ibarrako parrokiak Alfredo Hualderen mutilen ibilbidearekin ilusioa pizten hasia du, izan ere, porrotik ezagutu gabeko 6 jardunaldi jokatu baitituzte, eta sei norgehiagoka horietatik bost, garaipenak izan dira. Bolada on honek sailkapeneko lehenengo hiru postuak gertutik ikusteko aukera eman die moreei, beraz, larunbatean taulari beste kolpe bat gehiago emateko ilusioarekin aterako dira kantxara. Ez da erraza izango hala ere, Cuellar-ko talde hau kategorian ederki asentatu da-eta. Hasierako datetan sei porrota pilatu ostean, azkeneko lautan garaipenak besterik ez [...]