Lauburu Ibarra Mahalak Belabietan irabazita, puntuak gehitzen jarraitzen du (4-1)

2019-04-09T12:05:00+02:0009/04/2019|Tags: , , |

LAUBURU IBARRA MAHALA - E.F.S DE SIERO "A" Ligako hogeita batgarren jardunaldia 4-1eko emaitzarekin irabazi zuen Lauburu Ibarra Mahalak, azken asteetan daraman bolada onarekin jarraitzen duelarik. Ibartarrak lan asko egin behar izan zuten bisitariari irabazteko. Ibartarrak hartu zuten iniziatiba partidaren hasieran. Asturiasko taldeak oso eskema kontserbatzailea erakutsi zuen Belabietan, bertakoen akatsen zain geratzen zelarik eta defentsa aldaketak pista erdian gauzatuz. Erasoan aurrez landutako ekintzak erabili zituzten bisitariek, beren atezainarekin ezustean, lotutako bosteko jokoarekin batera. Guzti honek, ibartarrek nahi baino erritmo geldoagoa eragiten zuen. Norgehiagokaren 3. minutuan Iker Zubeltzuk trantsizio on bat gauzatu eta taldea aurreratu zuen markagailuan. Aukera garbi gehiago [...]