Garaipen garrantzitsua lortu du Lauburu Mahalak Logroñon (2-5)
Ligako zazpigarren jardunaldian Lauburu Mahala Ibarrak 2 eta 5eko emaitzarekin irabazi zuen CD Valle del Ebroren kontra jokatutako norgehiagoka. Ibartarrak oso partida serioa jokatu zuten. Partidu berezia zen tokiko taldearentzat, Logroñoko klubak bere bosgarren urteurrena ospatzen baitzuen egun berean eta norgehiagokara hiru puntuak eskuratzeko asmoz agertu zen. Neurketa ez zen oso ongi hasi ibartarrentzat, jokoa hasi eta lehenbiziko minutuan, trantsizio batetan eta lehenengo iritsialdian aurretik jarri baitziren errioxarrak. Moratuek, urduri [...]