Lauburuko Kadeteek Euskal Koparen finala jokatuko dute Portugaleten

Mikel Raposoren mutilak Euskal Koparen finala jokatuko dute larunbatean 13:00etan, Portugaleteko Pando Aisia Udal kiroldegian. Bertan, Euskadiko txapeldun titulua ez ezik, Espainiako txapelketako aurreko fasean parte hartzeko aukera ere jokatzen da. Bizkaitarrek denboraldi on bat burutu dute eta edozein aurkari beldurtzeko moduko zenbakiak dituzte. Hango klubak ilusio handia jarri dio aukera honi eta finala mimo handiz antolatu du. Ibartarrak bere aldetik, Gipuzkoako Kopako finala galdu izanaren arantza kentzeko asmoarekin joango [...]