Kadeteen Espainiako Txapelketa antolatzen itxiko du denboraldia Lauburuk

18/19 denboraldi ahaztezin hau amaitzear da eta Lauburuk kadeteen taldearekin Espainiako txapelketaren aurreko fasean parte hartuz eta ekimena antolatuz esango dio agur. Luxuzko kartela izango dugu bertan; Mikel Raposoren mutilak lehenengo mailan taldeak dituzten hiru klubetako kadeteak izango dituzte aurrean: Ribera de Navarra, Sala 10 Zaragoza eta FC Barcelona. Klubarentzat hain berezia izan den denboraldi hau ixteko kartel paregabea, zalantzarik gabe.   Klubak egun berean antolatu duen Lauburu eguneko festak [...]

2019-05-30T18:36:33+02:0030/05/2019|Tags: , , |

Espainiako txapelketa jokatuko dute Euskadiko txapeldun diren kadeteak

IBARRAK KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETAREN AURREKO FASEA ANTOLATUKO DU JARRILLEROS - LAUBURU KE IBARRA 2003 Gertakariak biderkatzen ari dira Ibarran. Pasa den larunbatean Mikel Raposok gidatutako kadeteen taldea Euskadiko txapeldun bilakatu zen eta honela, kategoriako Espainiako txapelketaren aurreko fasea jokatuko du. Emaitza jakin bezain pronto hasi zen Klubeko zuzendaritza fase horietako bat herrian antolatzeko eskaera luzatzen, epea astelehenean 12:00etan amaitzen baitzen. Eskaera epe barruan sartuta beraz, Laubururi sede bat eman zitzaiola [...]

2019-05-22T21:42:23+02:0022/05/2019|Tags: , , , |

Lauburuko Kadeteek Euskal Koparen finala jokatuko dute Portugaleten

Mikel Raposoren mutilak Euskal Koparen finala jokatuko dute larunbatean 13:00etan, Portugaleteko Pando Aisia Udal kiroldegian. Bertan, Euskadiko txapeldun titulua ez ezik, Espainiako txapelketako aurreko fasean parte hartzeko aukera ere jokatzen da. Bizkaitarrek denboraldi on bat burutu dute eta edozein aurkari beldurtzeko moduko zenbakiak dituzte. Hango klubak ilusio handia jarri dio aukera honi eta finala mimo handiz antolatu du. Ibartarrak bere aldetik, Gipuzkoako Kopako finala galdu izanaren arantza kentzeko asmoarekin joango [...]

Azpiko taldeek izan dira protagonista asteburuan

Las Rozasen (Madril) ospatuko den selekzioen txapelketa zela eta, Klubeko kategoria nazionaletan partidarik ez, eta territorialak eta beste azpiko taldeek hartu zuten protagonismoa pasa den jardunaldian. Bai emakumezkoen seniorrak, bai gizonezkoek ere, beren kategorian liderrak diren taldeen kontrako neurketak jokatu zituzten, biek emaitza ezberdinak izan zituztelarik. Ostiralean Txubelen mutilek, Andoaingo Euskaldunari ondo merezitako 2-0eko emaitzarekin irabazita ezustekoa eman zuten Belabietan. Garaipen honekin jaitsieratik salbatzeko borrokan pauso garrantzitsua eman zuen [...]

Title

Go to Top