Joko ona, baina emaitza txarra Lauburu Ibarra Mahalak
Lauburu Mahala Ibarrak 6-1eko porrota mingarria jasan zuen Castroren kontra, honela etxetik kanpora norgehiagokarik irabazi gabe jarraitzen dutelarik. Lehenengo zati ikaragarria jokatu zuten Ibarrako gazteak, baina golei dagokionez, batere zorterik ez zuten izan. Partidaren hasiera ikusgarria izan zen, irteera elektrikoa egin zuten Aitor Arevaloren mutilak eta Castrokoak erraz gainditu zituzten intentsitatean eta jokoan; lauko sistema, lerroen arteko jokoaren nagusitasuna eta triangulazio ikusgarriak egin zituzten. Sei haina jaurtiketa egin zituzten lehenbiziko lau minutuetan, baina 1XP, 2X1eko ekintza garbiak zein posiziozko eta estrategia erasoak amaitzen ez zuten asmatu. Tokiko taldeak, gainean zuena ikusita eta bisitarien erasoaldia geldiarazteko, hutsartea eskatzea erabaki zuen. [...]