Sentsazio ona, aurre-denboraldiko lehenbiziko lagunartekoan
Lauburu KE Ibarraren 2.B taldea Bizkaiara mugitu zen, Zierbena CDF taldearen aurka aurre-denboraldiko bere lehenbiziko norgehiagoka jokatzeko asmoz. Partida mota hauetan emaitza gutxienekoa bada ere, tokiko taldeak 4-2 irabazi zuela esan behar. Moratuen taldean, Iñaki Peña, Javi Saldise, Beñat Aldalur, Oihan, Zumeta, Andoni Agirrezabala, Kike Martinez, Dani Garcia eta Alvaro Alonsok jokatu zuten. Partida bizkaitarrek menderatuz hasi zen, eta horren emaitza bizkaitarren aldera joan ziren norgehiagokaren lehenbiziko bi golak izan ziren. Lauburukoek dinamika hau iraultzen saiatu ziren eta Daviden ate inguruan ere ibili ziren hainbat alditan, baina Zierbenak sartu zuen berriro jokoaren 12. minutuan. Markagailu horrekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren [...]