Lauburu Mahalak ez du amore emango Belabietan

2017-11-24T08:46:05+01:0024/11/2017|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarra CD Gora Bilbao taldearen aurrean neurtuko da larunbatean Belabietan, 16:00etatik aurrera. Bilbotarrak, hiru punturekin, azken aurreko postuan daude sailkapenean; talde erasokorra da, estatistikek halaxe erakusten dute. Orain arte jokatutako 6 jardunaldietan 28 gol sartu dituzte, hau da, partidako lau gol baino gehiago. Bestalde, 33 gol jasan dituzte, partidako bost gol baino gehiago. Asteburuko norgehiagokan azken unera arte zalantza izango dira Liher eta Paul Rueda, biak Klubeko fisioterapeutarekin dabiltza lanean, dituzten molestiak osatu nahian. Entrenatzaileak balorazio hau egin du: “Partidu tranpa izango da, multzoan talentu gehien duen taldearen aurrean baikaude. Erasoan norgehiagoka bikainak jokatu izan dituzte, Castro eta [...]