2 2018.02.02

Ohorezko Mailako Jubenilak bolada ona luzatzearen bila

2018-02-02T08:00:48+01:0002/02/2018|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarra Larderora abiatuko da bertako taldearen kontra jokatzera, ligako hamabigarren jardunaldi honetan. Partidua 17:00etan izango da eta Ibarrako taldea Belabieta kiroldegitik 13:30ean abiatzea aurre ikusten da. Moratuek goiko postuetara lotuko dituen garaipen berri bat gehitu nahiko dute. Neurketa on batean, egungo liderra Xotari irabazi ostean, Aitor Arevaloren mutilak Errioxara bidaiatuko dute oso lehiakorra den talde bat gainditzeko. Larderok 17 puntu ditu sailkapenean, Ibarrak baino hiru gutxiago; 52 gol sartu dituzte orotara eta 50 jaso. Joanekoan, Ibarran, moratuek 9-7ko emaitzarekin irabazi zieten errioxarrei. Hauek, jokatutako azken lau partidetan 3 garaipen eta porrota bakarra lortu dute, azken hau Eskoriatzan, [...]

30 2018.01.30

Lauburu Mahala liderraren aurrean nagusitu da 5-1

2018-01-30T07:57:15+01:0030/01/2018|Tags: , |

Lauburu Ibarra Mahalak 5-1eko emaitzarekin irabazi zion egungo liderra den Xota taldeari, eta puntuak gehitzen jarraitzen du seigarren astez jarraian. Moratuek partidu honen garrantziaz eta bisitarien potentzialaz jakitun ziren eta partidu oso ona egin zuten alderdi defentsiboen ikuspuntutik. Bisitariek hasieratik bukaera arte borrokatu zuten, eta porrota garesti saldu zuten, baina igande goizean ibartarrak nagusitu ziren nafarren aurrean. Norgehiagoka sutsu hasi zen, bi taldeen aldetik bertikaltasun handiarekin. Etxekoek, sakoneko mozketak eginaz, bizkarrez irabazteko xedearekin eta bisitariek berriz, 1x1eko ekintzak eta 2x2ko ekintza konbinatuak egiten saiatzen, pareta motzak eta nagusitasun espazialak irabazi nahian. Baloiaren jabe izatea gustuko duten bi taldeen arteko borroka [...]

26 2018.01.26

Xotaren filiala, Ohorezko Mailako liderra etorriko da Belabietara

2018-01-26T08:43:24+01:0026/01/2018|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak CD XOTA liderra jasoko du igandean Belabietan, bigarren itzuliko lehenbiziko neurketa izango da eta 12:00etan jokatuko dute. Moratuek bost jardunaldi daramatzate puntuak gehitzen, konfiantzarekin sentitzen dira eta joaneko partidua ordainetan hartu nahiko dute. Bertan, nafarrek 7-0eko emaitzarekin irabazita, moratuek landutako talde gazte honen aurrean bere burua gaindituta ikusi zuten. Irurtzungo taldeak partidu bakarra galdu du lehenengo itzulian, Larderoren kontra eta etxean. Talde nafarra erasoan erabiltzen duen lauko jokoaz ezaugarritzen da, baloiaren mugimendu zirkular azkar batekin aurkariak atzean uzten saiatuz. Ibartarrak entrenamendu aste on bat izan dute eta Eskoriatzaren kontra jokatutako partidutik jokoaren, erasoko zein defentsako, hainbat alde [...]

23 2018.01.23

Lauburu Mahalak sentsazio onekin jarraitzen du

2018-01-23T11:42:20+01:0023/01/2018|Tags: , |

Lauburu Mahalak Eskoriatzan binako berdinketa eginaz puntuak pilatzen jarraitzen du bosgarren astez jarraian. Ikuskizun polita ikusi zen larunbatean Manuel Muñoz kiroldegian, harmailak lepo eta tentsio eta emozio handiko partida izan zen. Moratuek lehenbiziko zati bikaina jolastu zuten, lehenengo denboran aukera asko sortuta eta jokorako gutxieneko errentarekin amaitu zutelarik. Ibarrak pistaren hiru laurdenetan jarri zuen defentsa partidua hasieran, barruko lerroak itxiz, honela baloia azkar berreskuratu eta kontra batean ateratzeko. Erasoan berriz, azken jardunaldietan ohikoa duten moduan, lehenengo lerroan baloia abiadura handian mogitzen zuten, aurkaria atzean uzteko asmoz. Lehenbiziko minutuetan Ibarraren nagusitasuna garbia izan zen, eta egoki lotutako bi ekintzen ondorioz aurretik [...]

19 2018.01.19

Espainiako 19 urtez azpiko txapelketa antolatu ondoren, Lauburu Mahala ligara itzuliko da

2018-01-19T07:51:19+01:0019/01/2018|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak ligako lehenbiziko itzulia Eskoriatzan itxiko du. Datorren larunbatean bertako taldearen aurka jokatu beharko du, arratsaldeko seietan. 19 punturekin, sailkapenean hirugarren postuan dago Eskoriatzako taldea, eta ibartarrak berriz, 16 punturekin laugarren postua betetzen dute. Irteera hau sailkapenean parekatzeko aukera bikaina izango da. Aitor Arevaloren mutilak, gabonak alde batetik eta Ibarran jokatu den Espainiako jubenilen txapelketa bestetik, bi aste luze egon dira deskonektatuta. Orain, entrenamenduetan murgildu dira hemendik denboraldi bukaerara paper bikaina betetzeko ilusioz. Talde gazteak, ligako 12 puntuetatik 10 lortu ondoren, puntuak pilatzen jarraitu nahi du, eta horretarako, bere etxean irabaztea oso zaila den talde bat gainditu beharko [...]

Go to Top