Harrotzeko moduko Lauburu atarian geratu da (1-2)
Belabieta bero-bero eta zaleak buru-belarri 12 jokalariekin. Lauburu balentria are zailagoa lortzeko zorian egon zen asteartean. Ur handitan ibili ostean, itsasertzean geratu ziren azkenean Alfredo Hualderenak, bost minutu faltan bisitariek sartutako gol baten biktima. Ordurako Ibarrak garaipenean zuen burua. Hasiera zaila izan zen, Madrildarrek bere kategoriak ematen dien erritmo puntu handiago horretaz baliatzen saiatu ziren; moreak ongi egokitu ziren, honela garaipenaren bila zihoazela erakutsiz. Ibarrakoei ez zitzaien asko kosta herrian estreinakoz erabiltzen zen baloiaren jabe egitea, 1go eta 2. mailako taldeak bakarrik erabiltzen duten baloia, hain zuzen. Batek daki, noiz erabili ahal izango den berriro pista morean. Indarrak paretsu zeudela [...]