Lauburu Quinto de Ebrora doa

2018-11-30T18:29:35+01:0030/11/2018|Tags: , , , |

SALA QUINTO F.S. - LAUBURU K.E. IBARRA Eguberrietako geldialdia egin aurretik geratzen diren lau finaletako bat jokatuko du larunbatean Lauburuk. Hauetako hiru Belabietatik kanpo jokatuko dira gainera, beraz, Alfredo Hualderen mutilek lehenengo itzuli honen azken hatsetan puntuak pilatzea lortzen badute, jasoko duten saria erronka honen zailtasunaren parekoa izango da. Lidergoa puntu bakarrera egonda eta lehenbiziko bost taldeak tarte estu horretan daudela, talde moreak aurkariak estutzen jarraitu nahiko du Quinto de Ebroren kantxa zailean. Ez da batere erraza izango, noski; Talde Aragoiarra azken postuetatik ateratzen asmatzen ez duen dinamikan batean dago, baina bere pistan, zaleek sortzen duten giroak, kategoriako kantxarik zailenetako [...]