Avilesen irabazita goraka doa Lauburu Ibarra Mahala (2-3)

2019-04-17T14:34:40+02:0017/04/2019|Tags: , , , |

YESOS CASTAÑO FS "A" - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak 2-3 irabazi zion Yesos Castaño talde asturiarrari ligako hogeita bigarren jardunaldian. Forma eta konfiantzari dagokionez, oso garai onean dago talde morea eta defentsa elkartasunean zein erasoan egindako lan ona edota atezain jokalariaren azken apustuan oinarritutako garaipen bikaina lortu zuen. Baloia ibartarrek atera zuten eta Asturiaskoek pista erdiko aldaketan oinarritutako defentsa batekin, akatsak eragin nahian jokatu zuten, ondoren kontraerasoan ateratzeko. Erasoan 3-1 sistema erabili zuten, pibota bisitarien defentsan finkatu eta handik sartzeko asmoarekin. Ibartarrak pazientziarekin jokatu zuten eta pixkanaka egoera arriskutsuak sortzen hasi ziren. Arevaloren mutilak defentsa planteamendu [...]