Lauburu Ibarra Mahalak Avilesen jokatuko du asteburuan

2019-04-12T15:03:27+02:0012/04/2019|Tags: , , , |

YESOS CASTAÑO FS “A” - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Ligako hogeita bigarren jardunaldia jokatuko du larunbatean Lauburu Ibarra Mahalak. Arratsaldeko 17:00etan izango da Asturiasko Avilés hirian eta bertan, Yesos Castaño taldea izango du zain. Ibarrako espedizioa Belabieta kiroldegitik aterako da 8:30ean; denboraldiko bidai luzeena izango da, baina helburua betikoa: hiru puntuak etxera ekartzea. Asturiasko taldea seigarren postuan doa ligako sailkapenean; 32 punturekin eta aldeko 132 golekin egun, kategoriako hirugarren goleatzaile handiena da. Baina aldi berean, kontrako 138 golekin, gol gehien jaso duen bigarren taldea ere bada. Joaneko norgehiagokan 9-4 irabazi zuten moreek nahiz eta hasierako 10 minutuetan 0-2ko emaitza erakusten [...]