24 2019.05.24

Garaipena, denboraldiari amaiera emateko

2019-05-24T16:20:54+02:0024/05/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - SAN JUAN AD Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere azken jardunaldia jokatuko du larunbatean Belabietan, eta San Juan talde nafarra izango du aurrean. Aitor Arevaloren mutilak bi aldiz jarraian galdu dute eta denboraldia bigarren sailkatuari irabazita amaitu nahiko lukete. Hori lortzeko lan asko egin beharko dute, San Juanek denboraldi guztian behin bakarrik galdu du-eta. Javier Viedmak entrenatutakoak 180 gol sartu dituzte denboraldi guztian eta 63 jaso; zenbaki ikaragarri hauekin, liga amaitutakoan jokatuko den jubenilen Espainiako txapelketarako sailkapen historikoa lortu dute. Erasoan, 1x1ean desoreka eragiten duten jokalariak ditu taldeak eta honek, denboraldiko norgehiagoka askotan ezberdintasunak markatu ditu. [...]

12 2019.04.12

Lauburu Ibarra Mahalak Avilesen jokatuko du asteburuan

2019-04-12T15:03:27+02:0012/04/2019|Tags: , , , |

YESOS CASTAÑO FS “A” - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Ligako hogeita bigarren jardunaldia jokatuko du larunbatean Lauburu Ibarra Mahalak. Arratsaldeko 17:00etan izango da Asturiasko Avilés hirian eta bertan, Yesos Castaño taldea izango du zain. Ibarrako espedizioa Belabieta kiroldegitik aterako da 8:30ean; denboraldiko bidai luzeena izango da, baina helburua betikoa: hiru puntuak etxera ekartzea. Asturiasko taldea seigarren postuan doa ligako sailkapenean; 32 punturekin eta aldeko 132 golekin egun, kategoriako hirugarren goleatzaile handiena da. Baina aldi berean, kontrako 138 golekin, gol gehien jaso duen bigarren taldea ere bada. Joaneko norgehiagokan 9-4 irabazi zuten moreek nahiz eta hasierako 10 minutuetan 0-2ko emaitza erakusten [...]

3 2019.04.03

Lauburu Ibarra Mahalak asturiasko Siero taldea jasoko du Belabietan

2019-04-03T20:48:18+02:0003/04/2019|Tags: , , , |

Lauburu K.E. Ibarra Mahala - E.F.S. de Siero "A" Lauburu Ibarra Mahalak bere ligako hogeita batgarren jardunaldia jokatuko du larunbatean 17:30ean Belabietan, eta bertan Asturiasko Siero taldearekin neurtu beharko du. Egutegiak hala aginduta astebeteko geldialdia egin ostean, Aitor Arevaloren mutilak sasoi onean daudenez, azken asteetan lortutako emaitzak berretsiko dituen beste garaipen bat eskuratzen saiatuko dira. Asturiasko taldea 23 punturekin hamargarren postuan kokatzen da ligan, eta guztira 103 gol sartu eta 123 jaso ditu. Joaneko norgehiagokan Sierokoek 6-4 irabazi zuten, baina atsedenaldira arte moreak joan ziren 1-3 irabazten. Bigarren zatian bertakoek markagailua irauli zuten. Larunbateko norgehiagokarako Ibarrako entrenatzaileak jokalari guztiak [...]

25 2019.03.25

Partida on bat jokatu eta hiru puntuekin etorri da Lauburu Ibarra Mahala Errioxatik (2-4)

2019-03-25T22:43:51+01:0025/03/2019|Tags: , , , |

A.D. LARDERO  - LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak 2-4 irabazi zion Lardero talde errioxarrari oso norgehiagoka serioa jokatu ostean. Atsedenaldira 0-3ko emaitzarekin joan ziren bertako taldeari aukerarik ere eman gabe. Etxekoak baloiaren jabe zirela hasi zen norgehiagoka; Arevaloren mutilak intentsitate handiarekin estutzen zuten, Errioxar pista zimurrean baloiaren zirkulazioa zaila izaten dela jakitun. Baloiak bote handia egiten du holakoetan eta kontrolatzea zailagoa suertatzen da. Partidako lehenengo minutuan Iker Zubelzuk 0-1ekoa egin zuen baloia lehenengo lerroan aurreratu ostean. Talde morearen aldeko jarri zen beraz, norgehiagoka eta lehenengo minutu horietan eroso sentitzen ziren baloirik gabe ere. Zortzigarren minutuan Oier Goikoetxeak [...]

Go to Top