AMAIERA GOZO BATEN BILA
Urteko azken ahalegina CMO Valves Lauburu Ibarrarentzat Asteburu honetan, partida berezia izango du CMO Valves Lauburu KE Ibarrak: urteko azken neurketa eta lehen itzuliaren itxiera izango da, Segovian jokatuko dena, larunbatean 18:00etan, San Cristóbalgo Udal Kiroldegian, Naturpellet CD San Cristóbal taldearen aurka. Ibartarrek lehen itzuli ikaragarri hau biribiltzeko aukera izango dute hiru puntuak lortzen badituzte, eta hori, denboraldia hasi zenean, zaila zirudien ametsa baino ez zen. Mikel Diestrok zuzentzen duen taldea sasoi betean helduko da hitzordura, joko sendoagoa erakutsiz partida bakoitzean, bai defentsan, bai erasoko dinamikan. Dena den, CMO Valves Lauburu Ibarrak ezingo du taldea osorik izan. Chuky, Kolonbiako [...]









