ERABAKIKORTASUNEZ, ETXETIK KANPO PUNTUAK LORTZERA

Erronka berria moreentzat, SCDR Anaitasunaren aurka igandean, 11:30ean Gure taldea Iruñera joango da igandean, 8. jardunaldiari dagokion partidan SCDR Anaitasunaren aurka jokatzeko. Hiru puntu batzeko beharra eta gogoa argiak dira eta, horrez gain, joan den asteburuan izan ez zituzten defentsa-sentsazio horiek berreskuratzea dute helburu. Nafarrei dagokienez, 2 garaipen, 2 berdinketa eta 3 porrotekin, Jotak zuzentzen dituenen puntu kopuru bera pilatu dute. Elkarrekin, kategorian azkar finkatu den eta oso lehiakorra [...]

2021-11-05T16:30:35+01:0005/11/2021|

PORROTA ETXEAN, ASKO ERAKUTSI ZUEN TALDE BATEN AURKA

3 puntuk egiten die ihes ibartarrei Patatas Gómez Sala 2012 taldearen aurka 2-4 galdu ostean Jotaren taldea atzo itzuli zen Belabietara Ligako 7. jardunaldia jokatzera. Horretarako, Zaragozako Patatas Gómez Sala 2012 taldearen bisita jaso zuten. Joan den asteburuan Pinsequeren aurka galdu ondoren, funtsezkoa zen 3 puntuak lortzea, are gehiago kontuan hartuta etxean irabazteak beti batzen duela, eta asko. Horrela, Oscar, Adil, Christian, Boli eta Marcosekin hasi genuen lehen zatia. [...]

2021-11-01T11:29:45+01:0001/11/2021|

NORA IRITSI NAHI DUGUN ERAKUTSIZ

Bihar, Patatas Gomez Sala 2012 hartuko du gure taldeak arratsaldeko 18:30ean Larunbat honetan, Zaragozako talde baten aurka jokatuko dute berriro moreek, Belabietan Patatas Gomez Sala 2012 hartuz Ligako zazpigarren jardunaldian. Aurreko denboraldiko faseetan haiekin gurutzatu ez baginen ere, gure jokalariek badakite talde gogor batetaz nari garela; izan ere, iaz Play Off-etan egoteko adina lana egin zuen, baina COVID egoerak eta zenbait lesio larri medio, ezin izan zuten lortu. Patatak-en [...]

2021-10-29T13:38:15+02:0029/10/2021|

ESKU-HUTSIK ETXERA LIGAKO SEIGARREN JARDUNALDIAN

Gure taldeak ez zuen punturik lortu Pinsequen, esku-hutsik itzuliz 5-2ko emaitzarekin Atzo Ligako seigarren jardunaldia jokatu behar genuen eta eguerdiko 14:00etan abiatu ginen Belabietatik Zaragozara. Pinseque oso pista zaila izan da beti eta, iaz etxean jarri ziguten zailtasuna gogoan, Jotak zuzentzen dituenak Ibarratik kanpo ere puntuak lortzeko gai direla erakusteko gogoz zihoazen. Horrela, Chuky, Christian, Adil, Oscar eta Jorgerekin hasi genuen lehen zatia. Aurkariak presio handia egin zuen hasierako [...]

2021-10-24T21:24:04+02:0024/10/2021|

JOTA ARREGUI: “SENTSAZIO ONEKIN BIDAIATZEN DUGU”

Gure taldeak Pinsequera bidaiatuko du bihar, gure entrenatzaileak dioenez, “kategoriako talderik onenetako bati” aurre egiteko Ligako seigarren jardunaldia jokatuko dute ibartarrek bihar Pinseque-n (Zaragoza). Arratsaldeko 18:00etan izango da norgehiagoka eta aurre denboralditik lesionatuta egon den Boli berreskuratuko dugu. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 4. postuan dago gaur egun, bere bizilagunak diren Patatas Gómez Sala 2012 eta Escuelas Ciudad de Guadalajara-rekin puntuetan berdinduta. Orain arte jokatutako 5 norgehiagoketatik 3 irabazi dituzte eta [...]

2021-10-22T13:32:42+02:0022/10/2021|

GARAIPENA “OSO ONDO ARMATUTAKO” TALDE BATEN AURKA

2B mailako gure taldeak etxean galdu gabe jarraitzen du, atzo Zaragozako Loalco Green Colo Colo-ri 8 eta 4 irabazi ostean Jotak zuzen dituenak Loalco Green Colo Colo, Bigarren Mailan ari den taldearen filiala, hartu zuten atzo Belabietan. Aurkariak osatzen duen egitura kontuan hartuta, norgehiagokak eskatuko zuen etengabeko lanarekin mentalizatuta hasi genuen lehen zatia Jorge, Oscar, Adil, Eñaut eta Ikerrekin. Arratsaldeko lehen aukera argia kanpokoek barkatu bazuten ere, gure taldeak [...]

2021-10-17T20:32:47+02:0017/10/2021|

PAUSOZ PAUSO

Talde moreak Zaragozako Loalco Green Colo Colo-en bisita jasoko du bihar Belabietan, arratsaldeko 18:30ean Gure taldeak mailaz igo berri den Zaragozako Loalco Green Colo Colo-ren aurka jokatuko du larunbat honetan (Bigarren Mailan jokatzen duen taldearen filiala). Ligako bosgarren jardunaldiari dagokio partidak eta Jotak zuzentzen dituenak Belabietara itzuliko dira etxean galdu gabe jarraitzeko asmoz. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 13. postuan dago, Anaitasuna CD-rekin puntutan berdinduta (4 guztira) partida bat irabazi, beste [...]

2021-10-15T13:17:09+02:0015/10/2021|

DENBORALDIKO LEHEN PORROTA BURGOSEN

Ibartarrek 4-3 galdu zuten etxean indarra erakutsi zuen talde baten aurka Jotak zuzentzen dituenak Ligako laugarren jardunaldiari aurre egin behar zioten Burgosen eta, mailako pista zailenetako batetik zerbait eramateko asmoz, Belabietatik partidurako bidean jarri ginen eguerdiko 15:00etan. Horrela, dinamika ona mantentzeko taldea buru-belarri aritu behar zela jakinda, Oscar, Adil, Eñaut, Iker eta Jorgerekin hasi ginen. Lehen aukera lehen bi minutuen barruan etorri zen, Oscarrek baloia lapurtu eta Ikerrekin erasoan [...]

2021-10-10T13:38:39+02:0010/10/2021|

BIDAIA KATEGORIAKO PISTA ZAILENETAKO BATERA

Gure taldeak Burgosen jokatuko du bihar Ligako laugarren jardunaldia, arratsaldeko 18:30ean  Jotak zuzentzen duen taldeak Burgosko Juventud del Círculo Católico-ren aurka jokatuko du asteburu honetan Ligako laugarren jardunaldiko partida. Joan den larunbatean Belabietan lortutako garaipenaren ondoren, dinamika onari eutsi eta hirutik gehitzen jarraitzea da asmoa. Aurkariari dagokionez, orain arte jokatutako jardunaldi guztiak galdu ditu eta, beraz, oraindik ez du punturik igo sailkapenera. Hala ere, talde beterano baten aurrean gaude [...]

2021-10-08T16:24:38+02:0008/10/2021|

ETXEAN IRITSI DA LEHEN GARAIPENA

Larunbatean iritsi zen denboraldiko lehen garaipena Belabietan, CD Ibararte talde nafarrari 6 eta 2-ko emaitza batekin irabazita Jotak zuzentzen duen taldea larunbatean itzuli zen Belabietara, CD Ibararteren aurka jokatuz Ligako hirugarren jardunaldiko partidan. Horrela, gure zaleen indarra sentituz, Oscar, Adil, Iker, Eñaut eta Marcos izan ziren hasierako bostekoa.  Aukera askorekin, gure bi jubenil izan ziren arratsaldeko lehen gola burutu zutenak. Ikerrek pista erdian lapurtu eta bizitasunez aurka ateratzen zen, [...]

2021-10-04T10:13:52+02:0004/10/2021|

Go to Top