15 2024.04.15

ITZULI DA GARAIPENA BI JARDUNALDI JARRAIAN PUNTURIK LORTU GABE EGON ONDOREN

2024-04-15T18:07:59+02:0015/04/2024|

Larunbatean Segoviako San Cristobal taldea hartu genuen Belabietan, etxean jokatuko dugun denboraldiko azken-aurreko partidan. Pasa den asteburuan Anaitasunaren aurka galdu ondoren, bagenekien funtsezkoa zela hiru puntu batzea helburuari eusteko, are gehiago kontuan hartuta bi jardunaldi jarraian punturik lortu gabe gindoazela. Horrela, benetan lehiatzeko ideiarekin hasi genuen topaketa, eta hasi eta minutu batera Chukyk markagailua estreinatu zuen aldaratze batean, Gorkak Zalduaren zerbitzura atera jaurti ondoren (1-0). Hala eta guztiz ere, talde bisitariak segundo gutxiren buruan erantzun zuen, taldeko jokaldi on batekin, non beren atezainak ere eskuhartzea izan zuen (1-1). Ondoren, 4. minutuan, Segoviakoak indartu egin ziren korner jaurtiketa batean markagailuan aurreratu [...]

10 2024.04.10

EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO LIGAKO PLAY OFF-A, OSTIRAL HONETAN BELABIETAN

2024-04-10T23:53:09+02:0010/04/2024|

Ostiral honetan, apirilaren 12an, Gipuzkoako senior emakumeen Ligako Play Off-a jokatuko da Belabietan. Bertan, Ligan zehar elkarren aurka jokatu duten, eta, beraz, elkarren artean oso ondo ezagutzen diren lau taldeek hartuko dute parte. Talde horien artean, Lauburu dago; izan ere, garaipenez garaipen, lidergoari eustea lortu dute gure neskek astero. Denboraldi hau azken lehiaketa berezi batekin ixteko helburuarekin, Play Off-a honela antolatu da: 10 mintuko bi zati, baloia kanpora ateratzen denean denbora geldituko delarik. Taulako lehen sailkatuak laugarrenaren aurka jokatuko du eta bigarrenak hirugarrenaren aurka. Beraz, lehenengo kanporaketa 20:00etan hasiko da, eta bertan Lauburu eta Anoeta lehiatuko dira. Ondoren, 20:45ean, Antiguoko [...]

9 2024.04.09

MIKEL DIESTRO: “BAGENEKIEN LEHIATZEKO PARTIDA BAT IZANGO ZELA”

2024-04-09T10:52:25+02:0009/04/2024|

Larunbatean Iruñera joan ginen Ligako 25. jardunaldia jokatzera. Aurrean, etxean nagusitzeko bere arma guztiak aterako zituen aurkari bat genuen; izan ere, erditik behera, sailkapenak eszenatoki ziurgabea isaltzen du, eta beharrezkoa dute batzen jarraitzea. Zentzu horretan, guk ere genituen buruan hiru puntuak, Play Off-eko laugarren postua lortzeko borrokan jarraitzen baitugu. Zierbenak baino puntu bat gehiago izateagatik hura mantentzen jarraitzen dugun arren, Bizkaiko taldea partida bat gutxiagorekin dago gaur egun, asteburu honetan Tudelano Ribera de Navarraren aurka zutena bertan behera geratu zelako.  Beraz, talde bakoitza berea borrokatzeko prest, Dani, Zaldua, Chuky, Ceci eta Rivadullarekin hasi genuen lehen zaria. Baloia jokoan jarri [...]

19 2024.03.19

PORROTA PLAY OFF-ERAKO BORROKAN

2024-03-19T21:45:10+01:0019/03/2024|

Larunbatean Bizkaiko Zierbena taldea jaso genuen etxean. Zierbena da, hain zuzen, sailkapenean atzetik estutzen gaituen taldea, eta gu bezalaxe, astero Play Off-eko laugarren postu hori lortzegatik borrokatzen duena. Beti esaten dugu etxeko partidak bereziak direla bizipenak partekatu ahal ditugulako gure zaleekin, baina are bereziagoa zen asteburu honetakoa, kontuan hartuta aurretik Euskal Ligak jokatzen zuela eta klubak kanpaina polita jarri zuela martxan Belabieta betetzeko. Horrela, Arevaloren mutilen garaipenaren ostean, gure txanda iritsi zen. Gogo handiarekin zelairatu ginen, eta batez ete, 3 puntuen garrantziaz kontziente. Dani, Rivadulla, Gorka, Iván eta Chukyrekin hasi genuen lehen zatia. Lehen minutuak oso azkar pasa ziren, [...]

11 2024.03.11

LAUGARREN POSTUARI EUTSI ARREN, EZIN DUGU ATSEDEN HARTU

2024-03-11T19:38:25+01:0011/03/2024|

Atzo Zaragozara joan ginen Ligako hogeita hirugarren jardunaldian Full Energia Zaragozaren aurka jokatzera. Kontuan hartuta larunbatean bai gure aurretik dagoen Tafak, eta baita atzetik oso gertu estutzen gaituen Zierbenak garaipena eskuratu zutela, bagenekien hiru puntuak atera behar genituela, bai ala bai. Play Offeko laugarren postu horretatik une honetan ez aldentzea funtsezkoa da astez aste argitara atera dugun motibazio horrekin borrokan jarraitzeko. Zaragozara goiz iristeko oso goiz abitu ondoren, Dani, Raul, Ceci, Txiki eta Ivanekin hasi genuen norgehiagoka. Lehen zati oso ona burutzen ari ginela, 13. minutura arte itxaron behar izan genuen Ivanen eskutik markagailua estreinatzeko. Aurkariak seigarren falta igo zuenez, [...]

4 2024.03.04

GARAIPEN DESKRIBAEZINA LIDERRAREN AURKA

2024-03-04T22:30:31+01:0004/03/2024|

Atzo liderraren bisita jaso genuen Belabietan. Areto futboleko ikuskizun on batez gozatzeko gogotsu zeuden zaleekin bete ziren gure harmailak, hain emaitza nabarmenak dituen talde bat jasotzeak sortutako ikusmina zela eta. Dani, Raul, Zaldua, Ceci eta Chukyrekin hasi genuen norgehiagoka, eta lehen minutua gainditu eta 10 segundora, markagailua estreinatu genuen: atezainak Zalduaren jaurtiketa gelditu zuen, baina ez Chukyren ondorengo aldaratzea (1-0). Hain azkar aurretik jartzeak asko lagundu zuen Zaragozakoen kalitatearen aurrean erantzuten, baina, aldi berean, 8. minutuan laugarren falta igotzearen akatsa egin genuen. Lehen zatiaren erdialdea igarota, Taustek liderra izatearen arrazoia erakusten jarraitu zuen, eta berdinketa lortzeko zorian egon zen behin [...]

27 2024.02.27

DESIRATUTAKO LAUGARREN POSTU HORRETARA IGOTZEA EKARRI DU GARAIPENAK

2024-02-27T18:26:44+01:0027/02/2024|

Larunbatean Ribafrechara (Errioxa) joan ginen Ligako hogeita batgarren jardunaldia jokatzera. Gezurra badirudi ere, 23-24 denboraldiari amaiera emateko atzerako kontaketa iritsi da, eta Play Off-eko helburura ahalik eta lasterren hurbiltzea funtsezkoa da taldearen dinamikaren barruan. Horrela, Marcos, Raul, Gorka, Chuky eta Ivanekin hasi genuen neurketa. Lehen zatian, etxekoek aukerak izan zituzten, eta, besteak beste, Marcosen lanari esker, ezin izan zituzten abagune horiek golak bihurtu. Horrez gain, oraindik hobetu gabe ditugun lehiakortasun-alderdi batzuek gure aldetik ezer azpimarragarririk ez sortzea eragin zuten. Bajek ere ez zuten laguntzen eszenatoki horretan. Horrela, lehen gola aldaratze batean iritsi zen, etxekoen atezainak geldiketa on bat egin ondoren [...]

18 2024.02.18

GARAIPEN ESTUA NORTASUN HANDIKO LASKORAIN BATEN AURKA

2024-02-18T21:04:51+01:0018/02/2024|

Atzo Tolosaldeko derbia jokatu genuen Belabietan. Partida honek beti sortzen duen ikusminagatik harmailak beteta, laugarren astez jarraian berriro batzeko erabakia hartuta atera ginen jokatzera. Marcos, Raul, Ceci, Ivan eta Chuky bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Laskorainek pista erdian itxarotea erabaki zuen defentsan, eta horri erantzuten, 5. minutuan Beñik arratsaldeko lehena sartu zuen Gorkaren zerbitzura, azken honek Zalduarekin egindako pareta on bati esker. Handia izan zen markagailua estreinatzeak ekarri zuen euforia, baina soilik minutu bat beranduago, Laskorainek neurketa berdindu zuen: presioa egiten ari ginela pase luze bat eginda, tolosarrek area ertzean asmatu zuten, Beñi defentsan eta Marcos atean gaindituta (1-1). Horren ostean, [...]

11 2024.02.11

PUNTU ERABAKIGARRIA EKARRI DUGU BURGOSETIK

2024-02-11T00:04:55+01:0011/02/2024|

Gaur eguerdian Burgosera abiatu gara 19. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko. Positiboki dinamika onari eusteko gogotsu, Dani, Zaldua, Raul, Eñaut eta Cecirekin hasi dugu norgehiagoka. Lehen minutuak ez dira batere onak izan. Galera asko izan ditugu, eta ondorioz, etxekoek behin baino gehiagotan izan dituzte aukera bikainak. Hala ere, ez dute lortu markagailua estreinatzea, batzuetan amaieran huts egin dutelako, eta beste hainbatetan, Dani agertu delako. Horri esker, pixkanaka, erreakzionatzen hasi gara. Gainera, Burgoskoak defentsan pista erdian itxaron arren, aukera bat edo beste sortzen jakin izan dugu. Horretan murgilduta, atsedenaldirako 7:31ren faltan iritsi da lehen gola, Zalduaren eskutik, area barrutik (0-1). Segundo batzuk [...]

5 2024.02.05

AURKARI ZUZEN BATEN AURKA EMAITZA IRAULI IZANAREN BALIOA

2024-02-05T22:57:55+01:0005/02/2024|

Larunbatean 2B mailako klasikoetako bat jokatu genuen AD San Juan talde nafarra etxean hartuta. Dani, Ceci, Raúl, Zaldua eta Eñautekin hasi genuen partida, eta markagailua 14. minutura arte estreinatu ez bazen ere, egin zuenean, aurkariaren alde egin zuen, bolea batekin asmatu baitzuen hegaleko sake baten ostean. Horrekin batera, zenbait akatsek atsedenaldira 0-1ekoarekin joatera kondenatu gintuzten. Aldageletatik itzultzean, Diestrok hasierako boskotea errepikatu zuen. Baloia berriz martxan jarri eta bi minutura, San Juanek aldea handitu zuen (0-2) defentsan izan genuen intentsitate falta barkatu gabe. Hala ere, Cecik 1-2koarekin erantzun zuen 24. minutuan, baloia jaso, eta area ertzean biratu eta jaurti zuenean. Gola [...]

Go to Top