Jubenilen partidua atzeratu egin da / Aplazado el partido del Nacional Juvenil

Lauburu K.E. Ibarra Ohorezko Jubenil taldeak eta Ribera de Navarra taldeak bigarren jardunaldia abenduaren 4an jokatzea adostu dute. Erabakiaren arrazoia igandean Belabietan jokatzeko nafarrek adierazi duten ezintasuna izan da. Larunbatean berriz Belabietako jokalekua hartuta aurkitzen da lehenengo taldeak eta filialak bertan jokatuko dituzten partiduak direla eta. Txubelen mutilak, lehenengo jardunaldian Castro Urdialesekin topo egin ondoren, prestaketan ari dira, uda honetan egin dituzten aldaketa guztien ondorioz. Andoni, Peña, Pagola eta Tobi [...]

2015-10-30T08:46:10+01:0030/10/2015|

Pinseque aurkari gogorra Laubururentzat / Pinseque otro duro rival para Lauburu

David Uzkudun: “Gure herriak merezi duen ikuskizuna eskainiko dugu” Larunbatean, Mikel Diestroren mutilak Pinseque A.D. hartuko dute. II. multzoko talderik indartsuena da Aragoiko taldea. Aurrez aurrekoa Ibarrako Belabieta kiroldegian izango da 18:00etatik aurrera. Daniel Salanuevak gidatutako taldea ligako egungo txapeldunordea da. Pasa den kanpainan azken jardunaldira arte, Aragoiko beste taldearekin ibili zen titulua lortzeko lehian, baina azkenean Colo Colo Confort taldeak eraman zuen, ligako txapelduna izendatu zutelarik. Hain zuzen, piparreroak [...]

2015-10-29T10:42:01+01:0029/10/2015|

Jubenilak porrotarekin estreinatu dira Castro-Urdialesen aurka (5-3) / Derrota en Castro-Urdiales en el debut del Juvenil Nacional (5-3)

Ligako titulua lortzeko lehian hautagai gogorra izango dela erakutsi duen Castro-Urdiales taldearen aurka galdu zuten Kantabrian nazional mailako Jubenilek beren estrenaldian. Gogor hasi ziren etxekoak, lehenengo minutuetatik erasoan. Txubelen mutilak Castroren erasoak ahuldu nahian ibili ziren baina 9. minutuan 1-0ekoa etorri zen Cesarrek amaitutako kontraerasoaren ondorioz, eta bi minutu geroago Raulek 2-0ekoa egin zuen ongi landutako jokaldi batekin. Ibartarrek joku eta konzentraziorik gabeko minutu txar batzuk egin zituzten eta aurkariak [...]

2015-10-27T15:49:22+01:0027/10/2015|

Lauburuk Zaragozan irabazi du / Lauburu conquista Zaragoza

Ibartarrak ligako gaur egungo txapeldunaren kantxan 3-5 irabazi zuten partida paregabea egin ondoren. Diestroren mutilak bigarren zati bikain batekin hiru puntuak bereganatu zituzten Colo Coloren etxean. Lehenengo 50 segunduetarako markagailua ibartarren alde ipini zen, Unaik baloia eskuratu eta behetik aurkariaren sareeraino indartsu jaurti zuenean. II. multzo honetako jokalekurik zailenetako bat izateko, hasiera ezin hobea. Hala ere, bertakoak aurreratzea lortzen zuten piparreroei presioa handia sartuz, eta 3. minutuan Muniesak berdinketa lortu [...]

2015-10-26T08:54:48+01:0026/10/2015|

Nazional mailako jubenilen konpetizioa abian da / El Juvenil Nacional comienza la competición

Ligako txapelketa amaitu zela hilabete batzuk igaro ondoren, Lauburu K.E. Ibarra – Mahala, nazional mailako jubenilen taldeak, 2015-2016 denboraldia hasi du, talde barruan hainbat aldaketa egin dituztelarik. Egutegi gogorra egokitu zaien denboraldi hasiera honetan, gainera, ligako txapela eskuetan izateak aurkariak partiduetara garaipena dastatzeko irrikaz ateratzea eragingo du. Larunbatean Castro-Urdialesera doaz 16:00etatik aurrera lehenengo jardunaldia jokatzera. Denboraldi honetan etorri berriak dira: Urtzi, Azkoitiko Plaza Berritik datorrena, Shane Zarauztik, Agus Laskoraindik, Gago, [...]

2015-10-23T17:45:49+02:0023/10/2015|

Lauburuk txapelduna bisitatuko du / Lauburu visita la cancha del vigente campeón

Aitzol: “Horrelako partiduetan ikusten da lantaldearen maila” Lauburu K.E. Ibarra Zaragozara doa larunbatean, egungo ligako txapelduna den Colo Colo Confort-en kantxara. Aurrez-aurrekoa La Granja kiroldegian izango da 16:20tik aurrera. Aragoiko taldeak erasorako potentzial handia du eta baloia gidatzen dakite. Alfonso Rodriguezek gidatutako mutilak ligako gaur egungo txapeldunak dira. Aitzol Oyarbide, Lauburuko kapitanetako batek, aurkariari buruzko analisi zehatza egiten du: “Talde sendo eta langilea. Kalitate handiko gizonak ditu eta arrisku handia [...]

2015-10-22T07:42:04+02:0022/10/2015|

Gol festa Belabietan / Goleada de Lauburu en Belabieta

Lauburu K.E. Ibarrak 7-1 irabazi zion Villa de Murillori. Mikelen mutilak ez zuten barkatu eta emaitza jada erabakita utzi zuten bigarren zatian. Etxekoen nagusitasuna hasieratik nabarmendu zen. Bigarren minutuan 1-0ekoa etorri zen Unairen eskutik, baloia eskubiko bandan jaso eta gurutzatutako jaurtiketa baten bidez sareetara bota zuenean. Golaren ondoren piparreroen nagusitasunak agintzen jarraitzen zuen baina aurkariek hainbat jokaldi arriskutsu egin zituzten, trantsizio azkar batzuk medio etxekoei baloiak galduaraziz, 9. minutuan 1-1 [...]

2015-10-19T08:03:31+02:0019/10/2015|

Unai Labaka: “Emaitzak laster iritsiko dira, ziur naiz” / “Estoy seguro de que los resultados llegarán pronto”

Hiru porrot eta garaipen bakarrarekin hasitako denboraldi kaskarraren ondoren, datorren larunbatean II. multzoan azken postuan dagoen Villa de Murillo taldea hartuko du Lauburuk Ibarran 18:00etatik aurrera Belabieta kiroldegian. Ibartarrei, Mikel Diestro entrenatzaile berriak egindako aldaketak barneratzea kostatzen ari zaie. Momentuz emaitzarik ez dago baina piparreroek partiduz partidu jokuan hobetu dutela oso nabarmen ikusten da, eta horrela dio Unai Labaka kapitainak: “Lau jardunaldiren ondoren, taldea pixkanaka eboluzionatzen doala ikusten dut. Nire [...]

2015-10-15T07:38:01+02:0015/10/2015|

Lan onari saririk ez / Sin premio pese al buen trabajo

Lauburuk denboraldiko hirugarren porrota jasan zuen Santurtzin 4-3 egin ondoren. Zigor handiegia Mikel Diestroren mutilentzat Bizkaian. Kirola horrelakoa da eta askotan lan ona egitea ez da nahikoa izaten, xehetasun txikienak ere garrantzitsuak izaten dira eta kasu honetan zortea bizkaitarren aulkira mugitu zen azken minutuetan. Indartsu hasi ziren ibartarrak, jokoa menperatzen. Seguruenik, egin zituzten partiduko minuturik onenak izan ziren. Horrela, bigarren minutuan, Andoniren asistentziarekin Unaik sarera bidali zuen baloia. Kendutako baloiekin [...]

2015-10-12T10:40:25+02:0012/10/2015|

Lauburu Santurtzira doa / Lauburu visita Santurtzi

Santurtzi F.S. taldearen aurka jokatuko dute Mikel Diestroren mutilek datorren larunbatean, Bizkaian egokitu zaie denboraldiko laugarren jardunaldiko partidua jokatzea, 18:30etik aurrera. Lehenengo bi jardunaldietako porroten ondoren, garaipena hirugarrengoan iritsi zitzaien ibartarrei. Laubururen entrenatzailearen aburuz: “Lehenengo garaipena beti izaten da oso garrantzitsua, konfidantza berreskuratu eta porrotek sortzen duten antsietatea ekiditen du. Taldeak lanean jarraitzen du eta aste honetan, Santurtziren aurkako partidua prestatzeko lantalde osoa prest dugu berriro.” Santurtzi F.S. taldeak uda [...]

2015-10-08T07:46:10+02:0008/10/2015|
Go to Top