LAUBURUKO KADETE TALDEA, LIGA ERREGULARREKO TXAPELDUN
Ahalegin handia eta denboraldi paregabea egin ondoren, Lauburuko Kadete taldea den Lauburu Ibarra Zubiaurre, Liga Erregularreko txapelduna da jada 4 jardunaldiren faltan. Izan ere, asteburu honetako gure aurkariak, Antiguoko K.E. Botalekuk, galdu egin zuen aurreko larunbatean eta, horren ondorioz, Garmenek zuzentzen dituenak txapeldun bihurtu dira Donostiako Klubaren aurka jokatu aurretik. Horrek eskubidea ematen digu kategoria honetako Euskal Kopa bigarren urtez jarraian jokatzeko. Gainera, plaza bat izango dugu jokoan kategoriako [...]