31 2021.01.31

LEHEN POSTUAGATIK BORROKAN

2021-01-31T19:51:28+01:0031/01/2021|

2B maila nazionaleko gure taldeak Auzoak de Zierbena C.D.F-ren aurka jokatu zuen atzo Ligako hamargarren jardunaldiko partidan. Bizkaitarrak aurkari zuzenak izan dira beti ibartarrentzat eta pistako errespetua elkarrekikoa da neurketa bakoitzean. Oso hasiera ona Gure hasierako bostekoa Antxon, Zumeta, Iñigo, Juaristi eta Endikak osatu zuten. Presio handia egiten eta aurkariaren paseak etengabe mozten hasi ginen, kontran atera eta arriskua sortuz. Gure aldeko zeharkako falta batekin, markagailua irekitzeko aukera izan genuen lehen minutuetan, baina baloiak ez zuen sartu izan nahi 4:20 minutura arte, Antxonen bitartez kontra eraso batean etorri zen gol batekin (0-1). Minutu bat geroago, erreakzionatzeko ia denborarik gabe, Danik [...]

29 2021.01.29

UNE GARRANTZITSUA LEHIAKETAN

2021-01-29T15:26:28+01:0029/01/2021|

Larunbat honetan etxetik kanpo jokatuko du berriro gure taldeak eta Auzoak de Zierbena C.F.S izango du aurkari 17:30ean hasiko den neurketan. Maila honetako pistarik zailenetako bat den arren, Jotak zuzendutokoek etxetik kanpoko partiden sorginkeriarekin amaitu dute dagoeneko, eta berriro irabazi nahi dute sailkapenean duten postu onari eusteko. Aurkari zuzena Egun 9 puntu dituzte bizkaitarrek eta taulako bosgarren postuan daude. Gure taldeak jokatutako 8 partiden aurrean, hauek 6 partida baino ez dituzte jokatu, 3 irabaziz eta beste horrenbeste galduz. Horrela, 3 puntu batzea bilatuko dute postuak igo eta sailkapeneko lehenengoen artean leku bat egiteko. Izan ere, COVID19-aren ondorioz aste batzuetako geldialdia [...]

28 2021.01.28

DEFENTSAKO SERIOTASUNA BEHARREZKOA IZANGO DA

2021-01-29T11:21:24+01:0028/01/2021|

Igandean, Lauburu Ibarra Mahalak Samanora (Castro) bidaiatuko du C.D Apoyo Solidario taldearen aurka jokatzeko (aurreko denboraldietan Portus Amanus bezala ezagutua). Neurketa goizeko 11:00etan hasiko da eta ibartarrak oso serio aritu beharko dira orain arte bezala 3 puntuak osorik gehitu eta merezitako lidergoari eusteko. Egun, sailkapeneko 3.postuan dago aurkaria, Arevalok zuzentzen duen taldea baino 6 puntu beherago. Kantabriarrek partida bat gehiago jokatu duten arren, puntuen arteko aldea oso txikia da. Gainera, jokatutako 7 partidetatik 3 bakarrik galdu dituztela kontuan hartuta, igandeko norgehiagoka erronka bat bezala planteatzen da talde morearentzat. Horri dagokionez, Apoyo Solidariok "plantilla laburra baina talentu indibidual dezentea" duela adierazi [...]

27 2021.01.27

ZORIONAK IRABAZLEEI!

2021-01-27T17:23:32+01:0027/01/2021|

Urtero bezala, Lauburuk izugarrizko sariak banatu ditu Gabonetako txartelen zozketan. Alain Ugartemenedia, Mikel Altuna eta Oihana Palacin izan dira aurtengo zortedunak. Lehenengoak 4.000 euroko balioa duen saskia eraman du. Bertan, punta-puntako teknologiaz gain, bertako produktu ugari daude, guztiak kalitate handikoak. Bestalde, bigarren sarituari dagokionez, biziki modan dagoen Iphone 12 Pro mugikorra eraman du. Bukatzeko, 500€ eraman ditu eskudirutan hirugarren sarituak. ZORIONAK ALAIN, MIKEL ETA OIHANA! DISFRUTATU ZUEN SARIAK! 1. Saria: Alain Ugartemendia | Txartelaren zenbakia: 2020 2. Saria: Mikel Altuna | Txartelaren zenbakia: 3436 3. Saria: Oihana Palacin Fuentes | Txartelaren zenbakia: 5587

26 2021.01.26

BESTE ASTEBURU BIKAIN BAT LAUBURU IBARRA MAHALARENTZAT

2021-01-26T15:35:14+01:0026/01/2021|

Bigarren astez jarraian, Lauburu Ibarra Mahalak beste asteburu bikain bat burutu du eta CD Iturriondo talderi irabazi dio ligako 3. eta 10. jardunaldiei dagokien partidetan. Bi garaipen hauei aurreko asteetako lauak batuta, Ligako liderra izaten jarraitzen du talde moreak. Guztira 18 puntu dituzte, bigarren postuan atzetik jarraitzen dien C.D Apoyo Soldario taldeak baino 3 puntu gehiago. Larunbatean 3 eta 1-eko emaitzarekin irabazi zuten Belabietan Larunbatean 3 eta 1-eko emaizarekin irabazi zuten Arevaloren mutilek etxean. Oso partida lehiatua izan zen, bakoitza bere joko estiloari leial izanez. Defentsa oldarkor batekin, bi taldeek akatsak eragin nahi zizkioten elkarri; baloiak aurkariaren atetik gertu berreskuratze [...]

25 2021.01.25

HASIERA ESKASETIK, SEKULAKO AMAIERA

2021-01-25T14:05:08+01:0025/01/2021|

Gure helburuak betetzen eta puntuak gehitzen jarraitzearen garrantziaz jakitun, goizeko 8:30etan atera ginen Ibarratik Kantabria bidean Castro Urdiales CFS-ren aurka lehiatzeko. Taldeak badaki maila honetako norgehiagoka bakoitza erronka bat dela, baina inork ez zuen espero horrelako hasierarik igande goizerako. Izan ere, partida ezin izan zen okerrago hasi moreentzat. Aurkariak bere lehen erasoa burutu eta baloia sare barrura sartu zuen hasieratik 40 segundo bakarrik pasa zirenean (1-0). Ondoren, baloia berriro jokoan jarri eta oso falta arriskutsua egin genuen, gorritxoek bigarrena igotzeko alferrik galtzen ez zuten penaltia eraginez (2-0). Hain denbora gutxian aurkariak bi gol sartu izanagatik jarrera aldatu beharrean, entrenatzaileak aste [...]

22 2021.01.22

LAUBURUK ETXETIK KANPO ERE ERAKUTSI NAHI DU

2021-01-22T18:23:05+01:0022/01/2021|

Igande honetan gure taldea Castrora bidaiatuko du, 11:30ean Castro Urdiales C.F.S taldearen aurka jokatzeko, Ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan. Pasa den astean Gora Grupo Ironen aurka garaipena lortu ostean, Jotak zuzentzen duen taldeak gehitzen jarraitzea espero du, sailkapeneko lehen 4 postuetan mantenduz. Aurkariarekin lotuta, taulako 7. postuan daude gaur egun, guztira 7 puntu pilatuz. 8 jardunaldi jokatu dituzte orain arte eta horietatik 2 irabazi dituzte, beste 1 berdindu egin dute eta gainerako 5ak, berriz, galdu. Dena den, badakigu Castrok ondo konpentsatutako taldea duela, jokalari beteranoekin zein gazteekin. Horrela, konfiantza hartzetik urrun, taldeak bost zentzumenak aktibatu beharko ditu 40 minututan zehar. Gogora [...]

22 2021.01.22

LAUBURU IBARRA MAHALAK BERE BERTSIORIK ONENA ERAKUTSI BEHARKO DU

2021-01-22T09:43:26+01:0022/01/2021|

Lauburu Ibarra Mahala taldeak beste bi norgehiagokari egin beharko die aurre aste honetan, bietan Iturriondo Futsal Bilbao taldearen aurka lehiatuz. Lehenengo neurketa bihar jokatuko da Belabietan, arratsaldeko 17:00etan eta bigarrena, berriz, igandean Bilboko San Inazio kiroldegian goizeko 11:30ean. Egun sailkapeneko 5.postuan dago aurkaria, 3 punturekin partida 1 irabazi eta 2 galdu ondoren. Lehen bi jardunaldiak jokatu ezin izan zituzten arren, bilbotarrak oso ondo aritu ziren beren bizilaguna den Gora Bilbao taldearen aurka jokatu dituzten partidetan. Hori kontuan hartuta, taldeak "bere bertsiorik onena" erakutsi beharko duela adierazi du gure entrenatzaileak, batez ere, orain arteko dinamika onari eutsi ahal izateko. Aitor Arevaloren [...]

18 2021.01.18

AMETSETAKO ASTEBURU BAT

2021-01-18T13:55:46+01:0018/01/2021|

Asteburu bikaina osatu du Lauburu Ibarra Mahala taldeak Castro Urdiales C.F.S taldea gainditu ostean Ligako bigarren eta bederatzigarren jardunaldietako partidetan. Bi garaipen hauekin, talde moreak 12 puntu ditu eta, lehen 4 jardunaldiak jokatuta, txapelketako buruan dago. Larunbatean, bi taldeen arteko lehen norgehiagokan, 2 eta 0-ko emaitzarekin irabazi zuen Belabietan Aitor Arevalok zuzendutako taldeak. Oso partida lehiatua eta irekia izan zen, errespetu handiz elkar ondo ezagutzen duten bi talderen artekoa. Hori guztia jokoan nabaritu zen; izan ere, ez etxekoek ezta bisitariek ere ez zuten lortzen 3 pase baino gehiago jarraian egitea. Hortaz, atsedenaldira 0 eta 0-ko emaitza batekin joan ginen. Bi [...]

17 2021.01.17

GARAIPEN BALTSAMIKOA

2021-01-17T14:16:08+01:0017/01/2021|

Belabietan Gora Grupo Iron taldeari 7 eta 3 irabaziz, atzo iritsi zen bi porroten ondoren sentsazioak berreskuratzeko balio duen garaipena Jotak zuzentzen duen taldeak Gora bilbotarraren bisita jaso zuen atzo etxean. Partida jokatzeko oso gogotsu, garaipena lortu eta sailkapenaren goiko postuetan mantentzea zen helburua. Hori kontuan hartuta, espero bezala, lehen zatitik hasita, jokoa oso lehiatua egon zen. Bilboko taldea ez da inoiz partidatik jaisten eta, gainera, euren etxean haien aurka jokatu genuenean gertatu zen bezala, baloiarekin jokatzen utzi ziguten, ondoren lehen lerroan presioa egiteko. Horren aurrean, gure taldea kontzentratuta egon zen hasieratik; defentsan lan ona egin zuen eta, erasoan, lasai [...]

Go to Top