28 2023.02.28

ERRESONANTZIA BIDEZ BERRETSI DA ILIASEN LESIOA

2023-02-28T11:10:58+01:0028/02/2023|

Bigarren itzuliko lehen norgehiagokan harte zuen min Iliasek, hain zuzen, Antxoko gure bizilagunen aurka urtarrilaren 14an etxean jokatu genuen partidan. Orain, erresonantzia eginda, hezurretako edema endomeduarra nabari da pubiseko bi mutur artikularretan. Horren ondorioz, jokalariak kantxatik urrun egon beharko du lesioaren egoeraren eta bilakaeraren beste balorazio bat egin baino bi hilabete lehenago, gutxienez. Beraz, baieztatu dezakegu Melillakoa baja izango dela 22-23 denboraldiaren baitan gelditzen diren jardunaldi guztietarako. Dena dela, Ibarran geldituko da Ilias, eta fisioterapeutarekin errekuperazio-lana egiten jarraituko du, gutxi gora behera duela hilabete batetik egiten zuen bezala; izan ere, ez da lehen aldia kirol-jarduera bertan behera utzi behar [...]

27 2023.02.27

FUNTSEZKO GARAIPENA ESNA AMESTEN JARRAITZEKO

2023-02-27T22:49:46+01:0027/02/2023|

Larunbatean Albeldara (Errioxa) joan ginen hamargarren jardunaldiari dagokion partida jokatzera. Azken boladan gauzak ondo ateratzen ari zaizkigulako lortu dugun aparteko laguntzarekin, jarrera horri eusteko gogoz irteten ginen zelaira, dena eman, eta aurretik datorren guztiari ahalik eta hobekien aurre egin ahal izateko. Horrela, Dani, Oscar, Chucky, Txiki eta Uri hasierako bostekoarekin hasi genuen neurketa. Lehen zatia oso berdinduta egon zen, eta alde batera zein bestera erori ahal izan zen balantza; izan ere, azken minutura arte itxaron behar izan genuen markagailuan aurretik jartzeko (Uri, min 19). Horrela, lehen 20 minutuetan ikusitakoa kontuan hartuta, jakin bagenekien hurrengoak ere oso zailak izango zirela, [...]

24 2023.02.24

GUGAN SINESTEN JARRAITZEN DUGU

2023-02-24T18:06:26+01:0024/02/2023|

Bihar Errioxara joango gara CFS Albeldaren aurka jokatzera. Egun, 19 puntu soilik pilatzen ditu aurkariak, eta ondorioz, arrisku egoeran kokatzen da. Gure taldeari dagokionez, azken bi jardunaldiei esker, behar genuen bultzada lortu dugu; izan ere, buru-belarri aritu gara lanean, bietan gehitzea lortu dugu, eta hainbeste behar genuen jarrera ikusi eta erakutsi dugu jokoan. Horrela, aste honetako helburua da 3 puntu lortzen jarraitzea, San Juanek Almonaciden aurka galtzen badu, laugarren postua berreskuratu ahal izateko. Era berean, garrantzitsua da Nafarroako Tafaren aurretik mantentzen jarraitzeko, hurbil-hurbiletik jarraitzen gaituelako eta oraingoan Antxoko bizilagunei aurre egin behar dielako. Horrekin guztiarekin, gure entrenatzaileak jokalari guztiak [...]

21 2023.02.21

BEREBIZIKO GARRANTZIA DUEN GARAIPENA ETXEAN

2023-02-24T18:13:15+01:0021/02/2023|

Larunbatean Nafarroako Mateo Muñoz Ribera de Navarra taldearen bisita jaso genuen Belabietan eta, aurreko asteko partidak sentsazioak berreskuratzeko balio izan zuela kontuan hartuta, une ezin hobea zen azken 7 norgehiagoka horien norabidea aldatzeko. Horrela, Dani, Uri, Oscar, Txiki eta Chuky bostekoarekin hasi genuen partida. Zalantzarik gabe, hurrengoa da lehen zatitik azpimarratu beharrekoa: jokoan nagusitu zen berdintasuna eta gure taldeak aurkariaren errotazio egoera ahultzen saiatzeko egin zuen lan fisiko ona. Izan ere, 1-1-ekoarekin joan ginen atsedenaldira: nafarrak izan ziren gola sartzen lehenak, 6. minutuan hegaletik estrategia egin ondoren. 2 minutu geroago, Ikerrek erantzun zuen berdinketarekin (1-1). Atsedenaldiaren ostean, bigarren zatia [...]

17 2023.02.17

PLAY OFF-AK HELBURU IZATEN JARRAITZEN DU

2023-02-17T18:22:51+01:0017/02/2023|

Larunbat honetan Mateo Muñoz Ribera de Navarra hartuko dugu etxean, 18:30ean. Denboraldiko hogeigarren jardunaldiari dagokio partidak eta, azken boladan gure ahulguneak zeintzuk izan diren ikusita, espero dugu aurreko asteko atsedenak deskonektatzeko ez ezik, burua indartzeko ere balio izana. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 9. postuan dago 26 punturekin, 8 garaipen, 2 berdinketa eta 9 porroten ostean. Horren artean, memoria pixka bat egiten badugu, ez da zaila lehen itzuliko norgehiagoka horretaz gogoratzea, asko sufritu baikenuen 3 puntuak Ibarrara eramateko (hala erakusten du, hain zuzen, 4-5eko azken emaitza estuak)). Horrela, jokalari guztiak deitu ditu gure entrenatzaileak. Gainera, Eric eta Iliasen iraupen luzeko lesioak [...]

7 2023.02.07

VANESSA ORTEGOK ETA JOTA ARREGUIK BESTE FUNTZIO BATZUK BETETZEN JARRAITUKO DUTE KLUBEAN

2023-02-07T21:34:44+01:0007/02/2023|

Klubak ilusio handiarekin ekin dio lanari 23-24 proiektuaren eraikuntzan. Horrekin lotuta, lehen taldeko zuzendaritzaren atalaren baitan, Vanessa Ortegok eta Jota Arreguik abenduan jakinarazi zioten kirol zuzendaritzari klubean jarraitzeko zuten asmoa, ez orain arte ez bezala ordea.  Biek lan handia egin dute urte hauetan zehar, eta oso gustura eta pozik sentitu dira. Ondorioz, kudeaketarekin eta antolaketarekin lotura handiagoa duten beste funtzio batzuetan murgiltzea erabaki dute etorkizun hurbilean. Jakin badakigu inoiz ez dela une egokia hurrengo denboraldiari begira komunikazio ofizialak egiteko, baina zaleekin dugun gardentasuna mantendu nahi izan dugu. Beste behin, ilusioz betetako proiektu berri bat dator, eta espero dugu gure [...]

6 2023.02.06

PUNTU BANAKETA MADRILEN

2023-02-06T23:32:16+01:0006/02/2023|

Larunbatean Madrilera joan ginen Ligako hemeretzigarren jardunaldia jokatzera. Han, Futsal Villaverde genuen zain, eta emaitza onak lortzetik zetorren taldea izanik, bagenekien aurkariari asko sufriarazten jarraitzeko asmoa izango zuela. Horrela, Chuky, Iker, Dylan, Oscar eta Marcos bostekoarekin hasi genuen partida, eta oro har, defentsa ona mantentzen jakin izan genuen lehen zatian. Hala ere, erasoari dagokionez, ez genuen behar bezala asmatu, batez ere, markagailua estreinatzeko aukera ugari izan genituela kontuan hartuta. Horren aurrean, azpimarratzekoa da etxeko atezainak arrakasta handiarekin erantzun zuela. Aurrerago, atsedenaldirako 8 minutura, Txikik huts egin zuen penalti batean, eta markagailuak mugitu nahi izan gabe jarraitu zuen. Dena den, [...]

4 2023.02.04

NORGEHIAGOKA GARRANTZITSUA MADRILGO LURRETAN

2023-02-04T10:00:34+01:0004/02/2023|

Asteburu honetan, Madrilera bidaiatuko dugu mailara igo berri den Futsal Villaverde taldearen aurka lehiatzeko. Belabietatik garaiz irten, bidean bazkaldu, eta asmoa da atseden hartzeko denborarekin iristea gure helmugara, horrelako bidaia luze baten ondoren garrantzitsua baita. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 11. postuan dago 22 puntu pilatuta. 7 partida irabazi, 1 berdindu eta 10 galdu ditu, eta bere estreinaldia oso ona izan ez bazen ere, egoera iraultzen hasi da. Izan ere, ezin dugu ahaztu madrildarren aurka jokatu genuen lehen partidan izugarri kostatu zitzaigula garaipena lortzea eta euren 5eko jokoari aurre egitea. Zentzu horretan, gure entrenatzaileak oraingoan ere gogoratu nahi izan du “oso [...]

Go to Top