29 2023.09.29

AHALEGIN BIKOITZA

2023-09-29T19:15:13+02:0029/09/2023|

Bihar Iruñera joango gara Ligako hirugarren jardunaldiko partida jokatzera (16:00etan, Donibane Kirol Elkartean). Aste hau berezia izaten ari dela kontuan hartuta (asteartean Errege Kopako bigarren kanporaketa jokatzetik gatoz eta), ahalegina bikoitza izango da. Hala ere, sentitzen dugun gogoa berdina izaten jarraitzen du, eta taldea sailkapenean puntuak batzen jarraitzeko helburura bideratuta dago. Horrela, biharko neurketa erronka bat gehiago izango da, eta hori gaindituz gero, goiko postuetan dauden taldeei gehiegi urruntzen ez uzteko balioko liguke. Hain zuzen ere, talde horien artean dago gure aurkaria: AD San Juan. 22-23 denboraldian Ligako txapeldun izan zen SCDR Anaitasunaren aurka berdinketa batekin estreinatu ondoren, nafarrek [...]

27 2023.09.27

ANTIGUOKO BORROKALARI BAT, LAUBURU KOPATIK KANPO UZTEKO ZORIAN

2023-09-27T17:52:10+02:0027/09/2023|

Atzo Antiguokoren aurka jokatu genuen Errege Kopako bigarren kanporaketa. Gaur egun Hirugarren Mailan jokatzen duen taldea izan arren, donostiarrak behin baino gehiagotan egon dira mailaz igotzeko zorian; izan ere, gure entrenatzaileak partidaren aurretik ohartarazi zuen bezala, talde hau, beste faktore batzuen artean, "oso indartsua da fisikoki”. Horren aurrean, Marcos, Ivan, Raul, Gorka eta Alvaro bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Gogotsu ekin arren, minutuak aurrera zihoazen heinean, begi bistakoa zen ez ginela “ezertara” jokatzen ari (edo oso joko gutxi sortzen ari ginela, behintzat). Gainera, laugarren minutuan, etxekoek markagailua estreinatu zuten (1-0), lehen zatia eurena izaten ari zela berresteko. Askoz erosoago zeuden, [...]

24 2023.09.24

PORROTA 1-4KO EMAITZA ALTXATZEA LORTU ONDOREN

2023-09-24T23:39:34+02:0024/09/2023|

Ligako bigarren jardunaldia jokatu dugu gaur Bilboko Otxartaberen aurka, eta horrekin batera, Igande ezberdin batetaz gozatu ahal izan dugu Donostian. Dani, Beñi, Alvaro, Zaldua eta Chukyrekin hasi dugu lehen zatia, eta aurkariak nahi baino lehenago ireki du markagailua, 2:30 minutuan, ezker hegaletik, eta jokalarietako bat arrisku eremuan bakarrik zegoela aprobetxatuta (0-1). Handik gutxira, Beñat Zalduak erantzun bikaina eman du urruneko jaurtiketa batekin, eta, ukitu duen arren, eskuetatik egin dio ihes baloiak atezainari (1-1). Indarra eman digu berdinketak, baina Otxartabek oso azkar erreakzionatu du, eta segundo batzuk geroago berriro sartu du gola (1-2). Lehen 3 minutuen barruan 3 gol ikusi [...]

22 2023.09.22

BIGARRENAREN BILA!

2023-09-22T19:06:49+02:0022/09/2023|

Igandean Donostiako Gaska Kiroldegian jokatuko dugu Ligako 2.jardunaldia. Partida 12:15ean hasiko da, eta CD Otxartabe bilbotarra izango dugu aurkari. Belabietan jokatzea faltan botatzen dugun arren, jakin badakigu egoera berri honekin aurrera egitea dela aukera bakarra, baita jarrera positiboa mantentzea ere. Aurkariari dagokionez, aspaldiko ezaguna dugu asteburu honetan parez-pare izango duguna, hain zuzen ere, Ligako beste aurkari gogorrenetako bat. Gure antzera, 23-24 denboraldiari hasiera ona emateko bidean daude bizkaitarrak; izan ere, 1.jardunaldia amaitzeko 10 minuturen faltan, euriteek eragindako uholdeak zirela eta partida bertan behera utzi behar izan bazuten ere, 3-1eko emaitzarekin zihoazen garaipenaren bidean, mailara igo berri den Segoviako CD [...]

18 2023.09.18

LAUBURUK HARRITU EGIN DU PINSEQUEN

2023-09-18T21:11:44+02:0018/09/2023|

Joan den larunbatean Ligako lehen jardunaldia jokatu genuen, eta Zaragozara joan ginen gure multzoko aurkari handienetako bat den CD Pinsequeren aurka jokatzeko. Sentsazio onekin beteta, baina hain talde indartsuaren aurrean etxetik kanpo jokatzeak zekarren zailtasunaz jabetuta, abuztuaren hasieratik elkarrekin "ikasitako" guztia praktikan jartzeko gogoarekin egin genuen salto pistara. Dani, Rivadulla, Eñaut, Zaldua eta Gorka hasierako bostekoarekin ekin genion norgehiagokari, eta lehen minutuaren barruan, Zalduak estrategiaz estreinatu zuen markagailua (0-1), urruneko jaurtiketa batekin asmatu ondoren. Lehen gol horrekin energia goraino beteta, ateko sake batean egindako lapurreta bati esker, Gorkak aldea handitu zuen 2. minutuan (0-2). Are gehiago, soilik 3 minutu geroago, [...]

14 2023.09.14

LIGAKO LEHEN HITZORDUA

2023-09-14T15:40:03+02:0014/09/2023|

Larunbatean Pinsequera (Zaragoza) joango gara 23-24 denboraldiko lehen jardunaldia jokatzera. Pasa den astean Cintruenigon Errege Kopako lehen kanporaketa gainditzea lortu ondoren, Liga hasteko gogo handia dugu, gure entrenatzaileak dioen bezala, "guretzat garrantzitsuena” hura baita. Etxetik kanpo aurkari aski ezagun baten aurka Aurkariari dagokionez, CD Pinseque, aurreko denboraldian igoerako Play Off-a jokatzeko postua lortu zuen beste taldeetako bat da, eta Aragoiko CD Paniza-ri irabazi ondoren, Kopako hurrengo faserako sailkatu da aurten, gu bezalaxe. Diestroren arabera, “gainditu beharreko aurkarietako bat" da Pinseque, eta "modu bikainean indartu den taldea" dela adierazi digu. Gainera, azaldu du jokoaren alderdi guztiak menperatzen dituztela, eta, beraz, [...]

10 2023.09.10

EMAITZA OSO ESTUA LEHIATZEN JAKIN IZAN ZUEN AURKARI BATEKIN

2023-09-10T21:28:35+02:0010/09/2023|

Atzo Cintruenigora joan ginen Errege Kopako lehen kanporaketa jokatzera. Talde nafarra oso ondo lehiatu zen, eta arrisku handia sortu zuen behin baino gehiagotan; izan ere, markagailuak azken txistuarekin islatzen zuen 2-3ko emaitza estuak aski ondo islatzen du azken unera arte mantentzen jakin izan zuten maila. Marcos, Ivan, Ceci, Raul eta Txiki hasierako bostekoarekin hasita, onak izan ziren lehen ekintzak. Aukera politak egon ziren bi aldeetan, eta atezainen esku-hartze azkarragatik izan ez balitz, edonork ireki ahal izan zuen markagailua jokoaren lehen 5 minutuetan. Horrekin batera, falta arriskutsu pare bat eta zutoinean amaitzen ziren hainbat jaurtiketa ez ziren nahikoa izan balantza [...]

7 2023.09.07

MIKEL DIESTRO: “DENBORALDIAURRERAKO PENTSATUTAKO HELBURUAK BETE DIRA”

2023-09-07T21:46:47+02:0007/09/2023|

Larunbatean Cintruenigora bidaiatuko dugu 12:00etan Errege Kopako lehen kanporaketa jokatzeko. 23-24 denboraldiko lehen partida ofiziala izanik, gogoak eta ilusioak gora egin dute, eta gure taldea eguna iristeko irrikaz beteta dago. Gainera, denboraldiaurrea hasi zenetik hilabete baino gehiago igaro da, taldekideak ondo baino hobeto moldatzen dira jada elkarrekin, eta horrek guztiak lehiaketarako irrika osasuntsu hori areagotu du. Nafarrak: kalitatea eta intentsitatea Aurkariari dagokionez, hirugarren mailan jokatzen duen taldea da Cintruenigo, banakako kalitate handia duena eta defentsan oso bizia dena. Mikel Diestroren arabera, horiek dira euren indarguneak, eta beraz, xehetasun guztiak landu dira nafarrei gogor aurre egin ahal izateko. Are gehiago, [...]

Go to Top