HIRU PUNTU GEHITU DITUGU URTEA IXTEKO
Larunbatean Quelera joan ginen gabonen aurreko azken norgehiagoka jokatzera. Urte bukaerako helburua batzea zela argi izanda, gauzak ondo egin, eta minutu bakoitzak eskatzen duen seriotasunarekin hasi genuen partida. Hasierako bostekoa Marcosek, Ivanek, Chukyk, Txikik eta Dylanek osatu zuten, eta ia hasiera osoan zehar, lehia eta joko irekia izan ziren nagusi. Parekotasuna gorabehera, aldekoa izan zen lehen gola, atsedenaldirako 7 minuturen faltan, eta Ivanen eskutik: falta batetik sake azkar bat jaso, eta etxekoek ezin izan zuten erreakzionatu ere egin (0-1). Behin markagailua irekita, asko falta zen jokatzeko, baina emaitza ez zen aldatu, eta atsedenaldira iritsi ginen. Aldageletatik itzuli ondoren, etxekoek oso [...]