Larunbatean gure lehenengo taldeak Nalda bisitatuko du ligako 27. Jardunaldiari dagokion partidua jokatzeko.
Pasa den jardunaldian Santurtzi on baten kontra etxean galdu ostean, taldea hirugarren postuari eutsi ahal izateko buelta ematen gai den eta puntuak Ibarrara ekartzea lortzen duen ikustea tokatzen da .
Bisita hau moratuen erreakzio gaitasuna neurtzeko tresna bikaina izango da, eta ez da batere erraza izango, izan ere errioxarrak, bere kantxan gainditzea oso zaila dela erakutsi baitute eta hondarreko taldea izanda ere, kategoriako talde askoren kontra lehiatzeko gai izan da eta ezustekoren bat emateko ere bai.
Aurreko astean 2.B-ko ligarik ez eta Lauburuko lantaldeak azken aste honetan burutu dituen entrenamenduak kalitatekoak izan dira.
Entrenatzailearen esanetan: “Atzera begiratzea tokatzen da eta talde honen eboluzioaz ohartu. Bigarren itzuli bikaina generamatzan eta etxean galtzeak min handia egin digu. Gogor egin dugu lan urte osoan helburu bat lortzeko, beraz, Naldan hasiko dugu geratzen zaizkigun lau finaletatik lehenengoa”.
Norgehiagoka Naldako udal kiroldegian izango da 18:30ean.
Taldearen autobusa Belabietatik irtengo da 14:45ean.
Betiko moduan, partiduaren jarraipena egin ahal izango duzue Lauburu KE Ibarraren Twitter bidez.
Ez ahaztu: LARUNBATA APIRILAK 21, 18:30ean
No lo olvidéis: SÁBADO 21 DE ABRIL A LAS 18:30
#GoazenLauburuKEIbarra