29 2018.10.29

Bukaera ziragarri batean lortu zuen puntua Lauburuk (3-3)

2018-10-29T17:11:23+01:0029/10/2018|Tags: |

Areto futbol partida bikain bat ikusteko aukera izan genuen larunbatean Belabietan, zaleak sortzen dituen horietakoa. Bi taldeen arteko errespetua gailendu zen lehenbiziko zati hotz baten ostean, bigarrena gol-aukerak, golak, alternatibak, epaile-erabaki eztabaidagarriak eta infartuzko amaierak pilatu zituen denbora izan zen. Berdinketak ez zuen bi taldetako inor asetzea lortu. Bi planteamendu oso desberdinekin hasi zen norgehiagoka, bertakoak alturazko defentsa landuz San Juanen baloi irteera zailtzeko; eta iruindarrek berriz, baloia utzi eta defentsa pista erdian eginez, ibartarren akatsak bilatu eta kontrara atera nahian. Bietako inork ez zizkion besteari erraztasunik jartzen eta defentsak erasoen aurrean gailentzen ziren. Denbora-tarte honen ondoren, Javier Pulidok [...]

20 2018.04.20

Hondarreko taldeari bisita egingo dio Lauburuk

2018-04-20T16:31:46+02:0020/04/2018|Tags: |

Larunbatean gure lehenengo taldeak Nalda bisitatuko du ligako 27. Jardunaldiari dagokion partidua jokatzeko. Pasa den jardunaldian Santurtzi on baten kontra etxean galdu ostean, taldea hirugarren postuari eutsi ahal izateko buelta ematen gai den eta puntuak Ibarrara ekartzea lortzen duen ikustea tokatzen da . Bisita hau moratuen erreakzio gaitasuna neurtzeko tresna bikaina izango da, eta ez da batere erraza izango, izan ere errioxarrak, bere kantxan gainditzea oso zaila dela erakutsi baitute eta hondarreko taldea izanda ere, kategoriako talde askoren kontra lehiatzeko gai izan da eta ezustekoren bat emateko ere bai. Aurreko astean 2.B-ko ligarik ez eta Lauburuko lantaldeak azken aste honetan [...]

25 2018.02.25

Pinseque murriztu baten aurrean haize-bolada moratua (9-1)

2018-02-25T16:15:35+01:0025/02/2018|Tags: , |

Pinseque bezalako talde bati bederatzi gol sartzea ez da errepikatzea erraza den lorpen bat. Lauburuk aragoiarrei egotzitako zuzentzailerik zorrotzena izan zen atzokoa, zalantzarik gabe. Talde hau sailkapeneko lehenengo postuak betetzen ohitua dago azken denboraldietan, baina Zaragozakoek duten potentzial hori azken hilabeteetan murriztu egin zaie, lantaldean duten lesio kopurua dela eta. Baja hauen ondorioz, atzoko norgehiagoka ez zen oso ikusgarria izan eta bisitariak Alfredo Hualderen mutilen lan onaren ondorioz denbora baino lehen etsi behar izan zuten. Norgehiagoka azkar jarri zen moratuen alde, ibartarrak neurketara kontzentrazio maila altuarekin sartu ziren, eta hasieratik setiatu zuten Antonioren atea. Honela, lehenbiziko minutua bete aurretik, [...]

18 2017.12.18

Defentsa akatsek eragotzi die garaipena Lauburu on bati (5-1)

2017-12-18T17:40:49+01:0018/12/2017|Tags: |

Ibarrak maila berean lehiatu zuen kategoriako liderraren kontra; Colo Colo F.S., Zaragozako taldea. Alfredo Hualderenak partiduan sartuta egon ziren denbora guztian, markagailuan ere aurreratu zirelarik. Eta maila mantendu zuten defentsa-akatsek markagailuan atzetik utzi zituzten arte. Moratuek kantxan jada bosteko jokoa zutela aprobetxatu zuten aragoiarrek errenta handitzeko, bertan ikusitakoa islatzen ez duen emaitzara iritsi arte. Erasoan bikain ibili zen Ibarrako taldea, arrisku egoerak sortzeari begira batez ere. Tokiko taldea ere ez zen atzean geratu, bi areatan jarraian sortutako ekintzekin partida ikusgarri bat biziaraziz. Atezainen arratsaldea izan zen. Azken minutuetan sorbaldako minez lesionatuta erretiratu zen arte, Zuhaitz bikain egon zen. Aurkako atezainak [...]

Go to Top