LAUBURU KE IBARRA – CD CIUDAD DE GUDALAJARA FS
Landutako garaipena eskuratu zuen Lauburuk, lehenengo zatia 4-1eko emaitzarekin sendotuz. Bigarren zatian Guadalajarakoen bosteko jokoarekin sufritzen jakin behar izan zuen markagailuan tartea ateratzeko.
 
Lehenengo minutuak bisitarienak izan ziren, Laubururen irteeran presioa eginez eta baloiaren jabetza mantenduz, moreak bere atean sartzen zituelarik. Bosgarren minututik aurrera ordea, Lauburu izan zen bere defentsa-intentsitatea igotzen eta aurkariarena hobeto interpretatzen hasi zena, jabetza mantenduz eta Guadalajarakoen atera arriskuarekin iritsiz. Honela, moreen triangelukatze batean Antxonek Javi Saldisekin diagonal bat konektatu, honek gurutzatutako jaurtiketa on batekin zutoina jo eta Adrik, alderatzea jasoz 1-0ekoa egin zuen, honela, Lauburuko golegile bat gehiago bezala estreinatuz. Handik gutxira Antxon izan zen, ezkerrarekin 12 metroetatik bota eta eskuadratik sartuz markagailuan bigarren tantoa egin zuena. Errotazio bikain hau amaitzeko, berriro Antxonek falta bat bigarren zutoinera egindako pase batekin atera zuenean, Danik ez zuen barkatu eta 3-0ekoa egin zuen. Bost minutu falta ziren eta orduan erreakzionatu zuten horiek Ibarrako defentsa estu hartuz, baina Josebak bi okasio garbietan behintzat salbatu zuen taldea. Hirugarrengoan berriz, ezin izan zuen eta 3-1ekoa markatu zuen Diegok Joseba azpitik gaindituz. Bi minutu bakarrik falta ziren atsedenaldirako eta gol hau kolpea izan zen moreentzat, baina ez zen horrela geratu eta Zumetak Guadalajararen irteeran baloia ostea lortu eta Oihani pasa zion honek ate hutsean sartu eta 4-1ekoarekin aldageletara abiatu ahal izateko.
 
Norbaitek norgehiagoka irabazita zegoela pentsatu bazuen, oker zegoela erakutsi zuten Guadalajarakoek, hasieratik borrokatu zuten-eta. Hasi eta 30 segundora Robledok ezkerrez sartu zuen Ibarrako atean eta beldurra hedatu zen etxeko parrokian. Guadalajarak asko estutu zuen eta abantaila txikitzeko hiru aukera ere izan zituen, baina Zuhaitz bere tokian egon zen, eta bi gol horien aldea mantentzea lortu zuen. Handik aurrera, Lauburu egin zen baloiaren jabe eta halako batean Andoni Agirrezabalaren pase batekin Zumetak maisutasun handiz atezainaren irteera eragotziz eta 5-2koa markatu zuen. 15 minutu luze geratzen ziren oraindik eta Guadalajarak bosteko jokoaren aldeko apustua egin zuen, partida galdu gabe emanez. Modu honetan txikitu zuen berriro aldea, Diegok area erdian baloia jaso eta Zuhaitz azpitik gainditu zuen. Une hauetan Lauburuk heldutasuna erakutsi zuen eta hiru puntuen bila Joan zen irmo. Adrik arratsaldeko bere bigarren gola egin zuen orduan, Andoni Agirrezabalarekin batera egindako jokaldi on batean, bisitarien defentsa eraitsi zuen eta atezaina gaindituta ate hutsean sartu zuen. Handik gutxira Carlosena anai gazteena izan zen bere bigarren gola sartu zuena. Aurkariaren atezain aldaketa aprobetxatu zuen eta 30 metroetatik botaz 7-3koa egin zuen. Alta, Guadalajarak Alvaroren eskutik bere laugarren gola sartu zuen penalti puntutik botata eta 7-4koa egin zuen taldea erreakzionatu nahian, baina ilusioa besterik ez zen izan, Javi Saldisek ere dobletea egin nahi izan zuen-eta. Lehenbizi kornerreko estrategia jokaldi batean bigarren mastatik sartuz eta bigarrena, Antxonen asistentzia izan ostean ate hutsera botata. Azkenean 9-4ko emaitzarekin amaitu zen eta hiru puntuak Belabietan geratu ziren.
Lauburuko jarraitzaileak gozatu zuten beste norgehiagoka izan zen, golen zirraragatik eta gehienbat garaipenagatik. Jardunaldiko emaitzak ikusi ostean, ibartarrak seigarren postuan jarraitzen dute, baina sailkapeneko goiko postuetako taldera hurbildu dira. Karburatzen ari direla ematen du eta hori datorren astean erakutsi beharko dute Santurtzi bezalako kantxa zail batean.
 
#GoazenLauburuKEIbarra  #AukeratuMOREeginLAUBURU
 
XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, A. Carlosena (1), A. Agirrezabala, J. Saldise (2) eta Beñat Aldalur.
Beste parte-hartzeak: Oihan (2), Aitzol, Zumeta (1), Adri (2), Garmen, Dani G. (1), eta Zuhaitz.
CD CIUDAD DE GUADALAJARA FS: Lozano, Robledo (1), Andrés, José Luis, eta Diego (2).
Beste parte-hartzeak: Alvaro (1), Andres Darío, Ivan eta Christian.
TXARTEL HORIAK: A. Carlosena, Zuhaitz eta Javi Saldise (LAUBURU K.E. IBARRA) / Andrés, Robledo eta Andrés Darío (CD CIUDAD DE GUADALAJARA FS)
GOLAK
1-0 MIN 10 Adri
2-0 MIN 12 Antxon
3-0 MIN 15 Dani
3-1 MIN 18 Diego
4-1 MIN 19 Oihan
ATSEDENALDIA
4-2 MIN 21 Robledo
5-2 MIN 24 Zumeta
5-3 MIN 25 Diego
6-3 MIN 27 Adri
7-3 MIN 28 Oihan
8-3 MIN 30 Javi Saldise
8-4 MIN 31 Alvaro
9-4 MIN 35 Javi Saldise
EPAILEAK
Ángel Manchado García (Kantabriako Komitea)
Rubén Sobaler Pesquera (Kantabriako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Daniel Dos Anjos de Celis (Euskal Komitea)
Oharra: Norgehiagokaren atsedenaldian egindako zozketan, Leaburuko Ostatu jatetxeak eskainitako bi lagunentzako bazkariaren irabazlea Aritz Garmendia izan zen. Zorionak!!!