Belabietako gol jaialdia (9-4)
LAUBURU KE IBARRA - CD CIUDAD DE GUDALAJARA FS Landutako garaipena eskuratu zuen Lauburuk, lehenengo zatia 4-1eko emaitzarekin sendotuz. Bigarren zatian Guadalajarakoen bosteko jokoarekin sufritzen jakin behar izan zuen markagailuan tartea ateratzeko. Lehenengo minutuak bisitarienak izan ziren, Laubururen irteeran presioa eginez eta baloiaren jabetza mantenduz, moreak bere atean sartzen zituelarik. Bosgarren minututik aurrera ordea, Lauburu izan zen bere defentsa-intentsitatea igotzen eta aurkariarena hobeto interpretatzen hasi zena, jabetza mantenduz eta [...]