LAUBURUK BERRIRO GALDU DU ETXETIK KANPO (7-4)
Lauburu punturik gabe itzuli zen aurreko larunbatean Aragoitik. Bi taldeek joko alternatiba eta gol aukera ugari izan bazituzten ere, bertakoek eraman zituzten hiru puntuak. Hasieratik bi babes-apustu desberdin ikusi ziren; baloia norberaren zelaitik urrun mantentzeko, bi taldeek aurkariaren aurreratzea saihesten zutelarik. Lehen minutuetan, Lauburuk aurrea hartu zuen Andonik, korner baten ondoren, sare hondora eramandako estrategiazko gol batekin. Egoera horrekin, Pinseque segituan birjarri eta arrisku handiko bi iritsiera egin zituen. Dena den, Jorgek bere porteria ondo defendatu zuen. Aurrerago, zortzigarren minutuan zehazki, eztabaida eragin zuen jokaldi bat iritsi zen. Soilik arbitroek ulertutako jokaldi horrekin, bertakoen aldeko penaltia adierazi eta Rausellek berdinkentan [...]