About anjel

This author has not yet filled in any details.
So far anjel has created 748 blog entries.
3 2016.03.03

Lauburu Pinsequeren kantxara doa / Lauburu visita la cancha de Pinseque

2016-03-03T08:24:38+01:0003/03/2016|

Datorren larunbatean, martxoak 5, Lauburu K.E. Ibarra Zaragozara joango da Pinseque taldearen aurka jokatzera. Txapelketako hogeita bigarren jardunaldia                                                                                                    arratsaldeko 18:00etan izango da. Mikel Diestrok zuzendutako taldea ez dago bere onenean, bigarren itzuli honetako lehenengo hiru jardunaldiak irabazi eta taulan seigarren postura iritsi ondoren, berdinketa bat eta bi porrot jasan dituzte azken hiru norgehiagoketan. Zori txarreko hiru emaitza hauen ondorioz zazpigarren postura jaitsi dira, Debabarrenak taulan gainditu egin dielako. Gipuzkoar bi taldeak berdinduta daude 33 punturekin. Hurrengo partidarako Arros, David, Joseba eta Iraitz bajan izango dira, eta Cristian berriz, bere lesiotik osatuta Zaragozara bidaiatzeko prest dago. Ibartar taldeak lesio-arazo larriak direla [...]

1 2016.03.01

Mahala Lauburuk 8-3 galdu du Errioxan / Mahala Lauburu cae derrotado en tierras riojanas por 8-3

2016-03-01T19:53:35+01:0001/03/2016|

Saiatu ziren baina ezin izan zuten Cerverano taldea garaitu. Piparreroen taldean nozitzen ari diren baja guztiak nabarmen geratu ziren larunbateko partidan. Hala ere, ibartar jokalari gazteek dena eman zuten eta taldeari indarra helarazten errioxar jarraitzailez lepo zegoen kantxa batean azken minutura arte borrokatu zuten. Norgehiagoka etxekoen presio handiarekin hasi zen, 45 segundurako lehen tantoa egin zutelarik eta hirugarren minutuan bigarrena. hasiera txarra izan zen ibartarrentzat, 2-0ekoa zen eta Txubelek azkar zuzendu beharra izan zuen egoera. Minutu gutxira arbitroa lesionatu egin zen bandan irrist egin ostean eta partida epaile bakarrarekin utziz, jokalekutik kanporatu beharra izan zuen. Bederatzigarren minutuan, Tobik aldea murriztea [...]

29 2016.02.29

Berriro galdu du etxean Lauburuk / Nueva derrota de Lauburu en Belabieta

2016-02-29T08:31:04+01:0029/02/2016|

Mikelen mutilak bigarrenez galdu dute etxean, ligako irabazlea den Colo Colo taldearen aurka eta 1-5eko emaitza sendo batekin. Partida txarra piparreroentzat, igande goizean jokatutakoa. Aragoiarren jokoari nahiko lanekin eutsiz hasi ziren; Colo Colo bizi-bizi atera zen hasiera-hasieratik, behin eta berriro inguratzen ziren arrisku egoerak sortuz eta etxekoei oso zaila egin zitzaien aurkariaren erasoak ekiditea. Zazpigarren minutuan markagailua estreinatu zuten bisitariek, Muniesak, Trasobaresen jokaldi bikain baten ostean jaurtiketa zuzen bat egiteko aprobetxatu zuenean. 0-1ekoa izan zen. Ondorengo minutuetan dinamika berak jarraitu zuen partidan, txapeldunak Lauburu menderatuz eta honek, trantsizio azkarren bidez gol-aukera gutxi batzuk sortzen zituelarik. Hamabigarren minutuan berdinketa iritsi zen, [...]

26 2016.02.26

Lauburuko Jubenilek Cervera del Río Alhamara bidaiatuko dute/ El Juvenil Mahala Lauburu se desplaza a Cervera del Río Alhama

2016-02-26T18:28:41+01:0026/02/2016|

Mahala Lauburuko gazteak Errioxara joango dira Cerverano, kategoriako liderraren aurka jokatzera, arratsaldeko 18.15etan. Liga irabazteko lehia azken jardunaldira arte emango denez, eta lehia horretan parte izateko, Txubelen mutilentzat garaipena lortzea garrantzi handikoa izango da, beraz, Errioxan jokatuko den beste final bikain bat ikusteko parada izatea espero da. Cerveranok Lauburuk baina bost puntu gehiago ditu. Finalerako lau jardunaldi falta direnean ligako titulua berresteko aukera askorik gabe utziko lituzke ibartarrak partidu hau galduz gero. Gainera, Bilbo hirugarren postuan dago, partida bat gutxiagorekin eta Laubururekin 3 puntuko aldea duelarik. Norgehiagoka honetarako Txubelek bi arazo ditu, batetik, Andoniri ezarritako partida bateko zigorra eta bestetik, [...]

25 2016.02.25

Aurkari gogorra dator Belabietara / Un hueso duro visita Belabieta

2016-02-25T09:57:06+01:0025/02/2016|

Datorren igandean 12:00etatik Aurrera Lauburu K.E. Ibarrak gaur egungo ligaren irabazlea den Colo Colo Confort taldearen aurka jokatuko du. Ibartarrak aurreko jardunaldian, Villa de Murillo taldearen etxean berdinketa egin zuten. Lesioak direla eta, taldea oraindik nahikoa murriztuta dago eta entrenatzaileak berriro jubenilen baza erabili beharko du deialdia osatzeko. Lauburu, bere azken emaitzen ondorioz (porrota eta berdinketa), sailkapenean seigarren postuan dago 33 punturekin, baina Debabarrena eta Fuenmayor bezalako taldeak hurbiltzen hasiak dira eta dagoeneko partida bateko aldea dute ibartarrekin. Colo Colo Confort aragoiar taldea, Alfonso Rodriguezek zuzentzen du eta aurreko kanpainako ligaren irabazlea izan zen. Baloi-joko ona du eta erasorako potentzial [...]

23 2016.02.23

Jubenilak Zierbenan 5-3 galdu dute / El División de Honor Juvenil Mahala Lauburu cae derrotado en Zierbena 5-3

2016-02-23T10:19:20+01:0023/02/2016|

Jardunaldi beltza ibartarrentzat, partida ikusgarri eta garbi batean Zierbena on baten aurrean galdu baitzuten. Bizkaitarren jokoa oso oldarkorra izan zen eta oso jokaldi onak landu zituzten. Lehen zatia etxekoen aldeko 3-2 estu batekin amaitu zen. Galipoen lehendabiziko tantoa hasierako 5 minutuetan Cristianen eskutik etorri zen baina bi minutu beranduago Tobik banakoa ezarri zuen markagailuan, ezkerrarekin egindako jaurtiketa bortitz batekin. Hamalaugarren minutuan Luisen golak bizkaitarrak aurretik jartzea lortu zuen berriro eta 17garrenean Cristian, taldeko kapitainak, falta batean 3-1ekoa egin zuen piparreroen area ertzetik. Lehenengo zatiaren amaierarako minutua besterik falta ez zela, Josu Condek baloia bigarren zutoinean jaso eta 3-2koa ezarri zuen [...]

22 2016.02.22

Berdinketa nagusitu zen Errioxan / Tablas de Lauburu en La Rioja

2016-02-22T08:31:07+01:0022/02/2016|

Bietako edozein gailendu zitekeelarik, azkenean berdinketan amaitu zen Lauburu K.E. Ibarra eta Villa de Murilloren arteko partida. Partida oso parekatua izan zen hasiera-hasieratik. Etxekoak biziagoak zeudenez, garbiago iristen ziren Laubururen atera. Bertan, Iñaki Peñak, debuta eguna zuen eta lan bikaina egin zuen jubenil taldearen atezainak. Lesio kontuak direla eta, ibartarren taldea oso lermatua dago; Errioxan jokaldiak lotzea kosta egin zitzaien eta gol-aukera gutxi ikusi zituzten. Lehenengo zatiaren erdian etxekoek 1-0ekoa egin zuten. Kontraeraso batean gertatu zen, eta hasiera batean Peñak baloia gelditzea lortu bazuen ere, zoritxarrez, Aitzolengan bote egin eta sarean bukatu zuen. Errioxarren tantoak Lauburukoak bizkortzeko balio izan zuen, [...]

19 2016.02.19

Mahala Lauburuk Zierbenan jokatuko du / Mahala Lauburu de División de Honor Juvenil visita la cancha de Zierbena

2016-02-19T10:06:54+01:0019/02/2016|

Atseden jardunaldiaren ondoren, txapelketak jarraitzen du eta Mahala Lauburu Bizkaiara joango da igandean, txapelketako hamahirugarren jardunaldia jokatzera. 12:00etan izango da Zierbenako Udal kiroldegian. Hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua da Txubelen mutilentzat, taulan lehenengo doan Cerverano taldearen atzetik bi puntura baitaude sailkapenean. Bost partida besterik ez dira geratzen eta horietatik lau, etxetik kanpo jokatu beharko dituztenak, bat Cerveran tokatzen zaielarik. Txapelketaren amaiera honetan titulua lortzeko lehia bizi-bizi ageri da. Mahalako gazteak, etorkizuneko erronketarako esperientzia hartuz eta errodajea eginaz goiko kategorietako taldeen zerrendak osatuz ibili direnez, partida igandez izatea egokia izan da, horrek lantalde osoarekin jokatzeko aukera ematen die-eta. Zierbena aurkariak, zigortutako [...]

18 2016.02.18

Lauburu irabaztera doa Errioxara / Lauburu quiere volver a la senda de la victoria en La Rioja

2016-02-18T09:28:10+01:0018/02/2016|

Santurtziren aurrean Euskal derbia galdu ondoren, ibartarrak Errioxara joango dira, Txapelketako hogeigarren jardunaldian, Villa de Murilloren aurka jokatzera 17:30etik aurrera. Lesioak direla eta, taldea erlojupekoan dabil lanean, hurrengo norgehiagokan ahalik eta lantalde osatuena izateko baina ez du lehengoratzea lortzen eta jardunaldi honetan berrikuntza bakarra Unai izango da, aurreko partidan jasandako eragozpen txikiez osatzen bada. Besteak, taldeko fisioa eta elkartearekin elkar lanean aritzen den fisioterapia zentrokoen aginduetara jarraitu beharko dute, baina egoerak ez du hobera egiten eta beheko kategorietan ere islatzen hasia da jada. Entrenatzaileak hala zioen bere taldearen egoerari buruzko balorazio batean: “Porrotak eta bajak alde batera utzita, taldea une [...]

16 2016.02.16

Asteburuko emaitzak / Resultados categorías inferiores

2016-02-16T18:50:28+01:0016/02/2016|

Jubenilen Ohorezko Mailak egutegiak aginduta, atsedenaldiaz gozatu zuen asteburu honetan. Aurreko jardunaldiko emaitzen ostean Txubelen mutilak bigarren postuan daude, lehenengotik, Cerverano, bi puntura. Gazteei beste bost jardunaldi geratzen zaizkie aurretik liderraren etxean partida bat jokatzeko. Ikusteko dago noren alde egingo duen balantzak. Hurrengo partida Zierbenan izango da. Senior filialak ostiralean 3-1 galdu zuen Lasarten Ventanas Isu Lehioak taldearen aurka eta ondorioz, lehenengo itzulian sailkapeneko lehen postuan ibili ondoren, ibartarrak bosgarreneraino jaitsi dira. Kadeteak banako emaitzarekin amaitu zuten Goierri K.E. taldearen aurka Ibarrako Belabieta kiroldegian. Bigarren minutuan, Goierri K.E. markagailuan aurreratu zen atezainaren okerreko sake baten ondorioz eta horrek norgehiagoka zaildu [...]

Go to Top