Belabietan galdu du Lauburuk / Derrota de Lauburu en Belabieta
Atsedenaldira 2-0eko abantailarekin joan ostean, Lauburu K.E. Ibarrak ezin izan zion emaitzari eutsi eta Santurtzi F.S. taldearen aurka 2-3 galdu zuen. Begi bistakoa zen piparreroentzat partida zaila izango zela, Arros, Cristian, David, Garmen, Joseba eta Iraitzen bajak taldea oso lermatua utzi dute Santurtziren aurkako derbi hau jokatzeko. Mikelek jubeniletako lau jokalari igo behar izan ditu konbokatuen zerrenda osatu ahal izateko. Partiduaren lehenengo zatian taldea oso bizi aritu zen, partidua menderatuz eta markagailua estreinatzeko hainbat gol-aukera sortuz. Aldi berean, bizkaitarrak ere, arriskuak sortuz ibili ziren defentsan berreskuratutako baloiekin kontrakolpe azkarrak eginez. Hamaikagarren minutuan etxekoen lehenengo tantoa iritsi zen, Unaik trantsizio azkar [...]
