Mahala Lauburu Jubenilen Garaipena / Victoria del Juvenil Nacional Mahala Lauburu K.E. Ibarra
Txubelen taldeak 7-3ko garaipena lortu zuen Belabietan denboraldiko estreinaldian, partidua aldeko jarri zelarik hasiera-hasieratik. Hasieratik ibartarrak ezarri zuten erritmoa, lehen jokalditik aukerak sortuz eta aurkariaren atezaina frogatuz. Lau minutuetan, jada, 4 tanto eginak zituzten piparreroek, lehenengo biak Urtzik egin zituen bigarren eta hirugarren minutuan eta hogei segundu beranduago Condek egindako pase batekin Infantek hirugarrena egin zuen. Markagailuan 3-0ekoa zegoela bizkaitarrak hutsartea eskatu zuten, piparreroak gelditu nahian, baina geldialdiaren ondoren berehala iritsi zen 4-0ekoa Urko tarteko izanik. Ibartar taldea jokuan eta eraginkortasunean birrintzen ari zen aurkaria eta hau, jokuaren erritmoa mantsotu nahian, faltak eragiten saiatu zen handik aurrera; lehen zatia amaitzeko [...]
