8 URTE ELKARREKIN DISFRUTATUZ
Orain arte 2B taldeko kide izan diren Andoni Agirrezabala jokalariak eta Iñaki Peña atezainak amaitutzat ematea erabaki dute Lauburuko beren ibilbidea Bietako bakoitzak 8 urte bete zituzten pasa den denboraldian Lauburun. Zehazki, 2014. urtean hasi ziren areto futbolean jokatzen, gure Klubeko jubenil kategorian. Ordundik, hainbat esperientzia partekatu dituzte elkarrekin, azken urteetan hainbat lorpen eskuratuz lehen taldearekin batera. Orain, agur esateko ordua iritsi dela sentitu dute eta guk esker hitzak besterik ez dauzkagu bi ibartarrentzat. Plazer bat izan da zuek jokatzen ikustea, partida bakoitzean dena emanez eta gure koloreak defendatuz. Andoni eta Peñak ere hitz batzuk utzi nahi izan dizkigute: [...]