LIDERRAREN AURKAKO PORROTA AMAIERARAKO 7 SEGUNDORA
Larunbat honetan Aragoira bidaiatu genuen Ligako zazpigarren jardunaldian lehiatzeko. Bertan, sailkapeneko egungo liderrak, Tauste FSk, partida irabaztea lortu zuen. Bi taldeetako edozeinek irabazi ahal izan zuen arren, 3 puntuak etxean gelditzeak lidergo horri eustea ahalbidetzen dio asteburu honetako gure aurkariari. Marcos, Beñi, Dylan, Txiki eta Ceci bostekoarekin hasi genuen partida, eta 4. minutuan hutsegite bat egin ostean, etxekoek barkatu ez, eta markagailua euren alde ireki zuten (1-0). Ondoren, gola sartzeko zorian egon ziren Beñi eta Ceci, lehenengoa mozketa on baten ondoren, eta bigarrena defentsaren aurrean bikain biratu ondoren. Berdinketa ikaragarri gertu sentituta, Marcosek funtsezko bat atera zuen 2-0ekoa bertan [...]