GUGAN SINESTEN JARRAITZEN DUGU
Bihar Errioxara joango gara CFS Albeldaren aurka jokatzera. Egun, 19 puntu soilik pilatzen ditu aurkariak, eta ondorioz, arrisku egoeran kokatzen da. Gure taldeari dagokionez, azken bi jardunaldiei esker, behar genuen bultzada lortu dugu; izan ere, buru-belarri aritu gara lanean, bietan gehitzea lortu dugu, eta hainbeste behar genuen jarrera ikusi eta erakutsi dugu jokoan. Horrela, aste honetako helburua da 3 puntu lortzen jarraitzea, San Juanek Almonaciden aurka galtzen badu, laugarren postua berreskuratu ahal izateko. Era berean, garrantzitsua da Nafarroako Tafaren aurretik mantentzen jarraitzeko, hurbil-hurbiletik jarraitzen gaituelako eta oraingoan Antxoko bizilagunei aurre egin behar dielako. Horrekin guztiarekin, gure entrenatzaileak jokalari guztiak [...]